Bazkide agurgarriak:
Dakizuenez, prestakuntza-plan bat egiten ari gara Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren laguntzarekin, eta gure ustez interesgarria izan daiteke zuen elkartekideek honen berri izatea, aprobetxatu ahal izateko.
Horrela, martxorako aurreikusten diren ekintza hauetan parte har dezakezue:
– Igorren:
- martxoaren 2tik 6ra «Excell» ikastaroa.
- martxoaren 23ko astean «enbalaje apaingarriari» buruzko ikastaroa.
– Basaurin, martxoaren 16an, «Elikagaiak manipulatzeko» ikastaroa.
– Astrabuduan, martxoaren 23ko astean, «Bezeroak erakartzeari» buruzko ikastaroa.
– Mungian, martxoaren 23an, «Jabeen erkidegoei eta merkataritza-lokalei» buruzko hitzaldia.
Eremu horietatik kanpoko establezimenduren batek ikastaro horietan parte hartu nahi badu (ikastaroak 14:00-16:30 ordutegian egingo dira), mesedez, bidali mezu bat santi@bizkaidendak.com helbide elektronikora.