Merkataritzarako Eraldaketa Digitala

Merkataritzarako Eraldaketa Digitala

BBK-k eta Lehiaren Euskal Agintaritzak, Europako Batzordearen lankidetzaz,
“Merkataritzarako Eraldaketa Digitala” jardunaldia antolatu dute, EU Industry Week 2021en
barruan. Jardunaldia 2021eko otsailaren 4an izango da, BBK aretoan, Bilbon (Bizkaia, Euskal
Herria), eta bertaratuta nahiz online parte hartu ahal izango da.
Jardunaldi hau merkataritzaren digitalizazioaren arloan dauden aukerei eta beharrei buruzko
tokiko eta eskualdeko ikuspegia emateko gunea izango da; digitalizazioak txikizkako
komertziorako dituen inplikazioei buruz eztabaidatzea, hala nola banaketa komertzialak,
erosteko moduan emandako aldaketak, erronka logistiko eta teknologikoak, etab, eta ekonomia
digitalaren sektorean lehia inklusiboa sustatzea.
Jardunaldia goizeko 9:30ean hasiko da eta bi saiotan banatuko da:
– Hitzaldiak: Komertzio txikiaren erronkak eta haren digitalizaziorako gakoei buruz
– Mahai ingurua: Komertzio txikiaren digitalizaziorako ekimen berriak.
Mundu osoko adituek eta erreferenteek, hala nola Martin Peitz, Mannheimgo Unibertsitateko
(Alemania) Ekonomia irakaslea eta Manuel Balseira, AMC Networks ISEko zuzendari nagusia, eta
eskualde eta estatuetako erakunde berritzaileen ordezkariek hizlari gisa hartuko dute parte
ekimen honetan.
Negozio bat baduzu eta lehiakorrago izateko eta garai berrietara egokitzeko digitalizazioa ezarri
nahi baduzu, JARDUNALDI HAU ZURETZAT DA.
Informazio eguneratu guztia webgunean duzu eskura: https://www.bbk.eus/es/

Idiomas
Scroll al inicio
BizkaiDendak
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.