Indarkeria matxistaren aurkako kanpaina 25N

Indarkeria matxistaren aurkako kanpaina 25N

Bizkaidendak Aldundiarekin elkarlanean ari da, indarkeria matxistaren aurkako kanpaina bat bultzatuz.

Aurreko urteetan ere, egin dira era honetako kanpainak. Aurtengoa, beste behin, azaroaren 25ean egingo da, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren baitan.

Eraso horiek jasaten dituzten emakumeei zor gatzaizkie —Bizkaian, urtero, milaka dira—, eta eraildakoei. Eta haien beharra dutenei, izan haien alabak edo semeak, izan haien gurasoak.

Halaber, ezin dugu ahaztu biktima bakoitzeko erasotzaile bat dagoela, erasotzen duen gizon bat.Errealitate horren aurrean, ezinbestekoa da emakumeen eta gizonen arteko harremanekiko begirada berdinzaleago bat eraikitzeko bidean aurrera egitea eta indarkeria matxistaren aurrean gizartearen gaitzespen irmoa lortzea.

Abian jarri dugun kanpainak, aurten ere, mezu sendo bat dakar: «Matxismoa indarkeria da»

Eta mezu hori bi irudiren bitartez garatu dugu: bata neska gazte baten irudia da, eta bestea, mutil gazte baten irudia; mezua desberdina da sexuaren arabera.

«Ez da beste barik gertatzen», mutilaren kasuan, eta «Ni neurea naiz. Ez naiz zurea», neskaren kasuan.

Zure babesa izatea gustatuko litzaiguke, gure lurraldean zabalkunde hori lortzeko.

 

Idiomas
Scroll al inicio