98/21 Zirkularra 2021eko abuztuaren 12a

Bazkide agurgarria:

 

Gaurko EHAAn honako hau argitaratu da: “AGINDUA, 2021eko uztailaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, enpresetarako 5G Laguntzen Programa arautzen eta deitzen duena 2021eko ekitaldirako” (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/08/2104405e.shtml).

 

Agindu honen xedea da laguntza-programa baten deialdia egitea eta programa hori arautzea, enpresa-esparruaren barruan 5G teknologien ezarpen-proiektuak bultzatzeko, teknologia horien erabilera bizkortzeko eta, hala, ekonomiaren trantsizio digitala ahalbidetzeko; halaber, programa hau gauzatzeak antzeko proiektuetarako eredu gisa balioko du.

Proiektu horiekin zerikusia duten erabilera-kasuek barnean hartu beharko dute merkatuan eskuragarri dauden eta enpresen eragiketetan aplikagarriak diren 5G soluzio/teknologien ezarpena” (1. Artikuloa).

 

Programa honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte enpresa-jarduera gauzatzen duten pertsona fisiko eta juridikoek, edozein dela ere enpresaren tamaina, baldin eta EAEn badute jarduera-zentro bat eta bertan egiten badute diruz lagundu daitekeen jarduera hori” (3. Artikuloa).

 

Diruz laguntzeko moduko jarduerak izango dira EAEko enpresetan 5G teknologiak ezartzera bideraturiko proiektuak, eta EAEn teknologia horren eskaintza eta eskaria aktibatzea ahalbidetzen badute, enpresen lehiakortasuna hobetzeko. Proiektuek honako tipologia hauetakoren batekoak izan beharko dute:

  1. a) 5G sareak erabiltzea sentsorikan, hari gabeko komunikazioetan eta industria-plantetako datu-prozesamenduan.
  2. b) 5G sarea erabiltzea Industria 4.0 teknologiekin lotutako proiektuetan (zibersegurtasuna, ikusmen artifiziala, robotika kolaboratiboa eta abar).
  3. c) 5G sareak erabiltzea mugikortasun-proiektuetan, ibilgailu autonomo-konektatuetan, garraio adimenduneko sareetan, hornidura-katearen logistikan eta optimizazioan, eta abarretan.
  4. d) 5G sareak erabiltzea energia- eta ingurumen-trantsizioarekin lotutako proiektuetan (sareen monitorizazioa, kontsumo-murrizketa, energia-efizientzia, ingurumen-kudeaketa eta abar).

(…)”.

 

Laguntza 100.000 €-ra artekoa izango da, eta bihartik 2021eko urriaren 22ra arte eskatu ahal izango da, https://euskadi.eus/zerbitzuak/1111301 helbidearen bidez.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, 944050019 eta 688767758 zenbakietara jo dezakezue.

 

Besarkada bat.

Scroll to Top