93/21 Zirkularra 2021eko uztailaren 23a

93/21 Zirkularra 2021eko uztailaren 23a

Bazkide agurgarria:

 

Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, osasun neurriak aldatzeko dekretu berri bat argitaratuko dute gaur, eta 01:00etara aurreratu behar da jarduera guztiak ixteko gehienezko ordutegia (https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/70859-consejo-asesor-del-labi-acuerda-reforzar-las-medidas-preventivas). Ordutegi berria gaur bertan hasiko da.

 

Dekretuaren arabera, «2021eko uztailaren 26ko 00:00etatik aurrera, jardueretan baimendutako gehieneko edukiera ehuneko 35ekoa izango da lokal eta instalazio guztietarako (…)”.

 

Edukiera berri hori ostalaritzari, merkataritzari eta jendeari irekitako zerbitzuei aplikatuko zaie. Antzokien gisako lokalek muga espezifikoak dituzte.

 

Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduen barrualdeetan, edukieraren ehuneko 35eko muga ezartzen da, baita barran edo zutik kontsumitzeko debekua ere. Zerbitzua antolatzeko, barrualdeetan eta terrazetan, gehienez sei pertsona izan daitezke mahai edo mahai-talde bakoitzeko, bizikideen kasuan izan ezik. Ezin izango dira bezero gehiago elkartu ez lau lagunentzako mahaietan, ez sei lagunentzako mahaietan ere”.

 

Dekretuaren borradorea esteka honetan hartu dezakezue: https://bideoak2.euskadi.eus/2021/07/22/news_70859/EUS_Borrador_Decreto_22-07_.pdf. Ez dugu aurreikusten argitalpenaren berri ematea, aldeak hautematen ez baditugu behintzat.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, 944050019 eta 688767758 zenbakietara jo dezakezue.

 

Besarkada bat.

Idiomas
Scroll al inicio