88/21 Zirkularra 2021eko uztailaren 14a

Bazkide agurgarria:

 

Gaurko EHAAn (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/07/2103990e.pdf) Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) zuzendari nagusiaren 2021eko uztailaren 5eko EBAZPENA argitaratzen da. Ebazpen horren bidez, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa).

 

Mugikortasun elektrikoa sustatzeko bi programa ditu xede, honako hauek:

 

  • pizgarrien programa – Ibilgailu elektrikoak erostea sustatzeko programa: ibilgailu elektriko “entxufagarriak” eta erregai-pila erostea.

Puntu honetan, laguntzak 1.100 eta 9.000 euro bitartekoak izango dira ibilgailuko (oinarrietako 26. or.) eta 750 eta 4.000 euro artekoak erregai-pilako (27. or.).

Salerosketa-fakturaren data eta matrikulazio-data 2021eko apirilaren 9a baino geroagokoa izango da pertsona fisikoentzat, eta eskaera erregistratzen den eguna baino geroagokoa pertsona juridikoentzat.

 

  • Pizgarrien 2. programa – Kargatzeko azpiegitura hedatzen laguntzeko programa: ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzea.

Kontzeptu horrengatiko laguntzak azpiegituraren kostuaren % 30 eta % 80 artekoak dira (28. or.). Pertsona fisikoen kasuan, azpiegitura erosi eta instalatzeari dagokion fakturaren data 2021eko apirilaren 9a baino geroagokoa izatea eskatuko da; pertsona juridikoen kasuan, berriz, kontratuen datak, faktura eta ordainagiriak eskabidea erregistratu ondoren egin beharko dira.

 

Jarduera mota bakoitzerako aurreikusitakoaren arabera, betiere egoitza fiskala EAEn badute, laguntza-programaren deialdiko dirulaguntzen onuradun izan daitezke:

 

  • Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona fisikoak, Foru Ogasunetako Enpresaburu, Profesional eta Atxikitzaileen Erroldan, edo, bidezko bada, Zerga Administrazioko Estatu Agentzian alta emanda egon beharko dutenak.
  • Adin nagusikoak diren pertsona fisikoak, egoitza fiskala Espainian izanik aurreko idatz-zatian bilduta ez daudenak; desgaitasuna dutenak, aldiz, adingabeak izan daitezke.
  • Eskaera aurkezteko unean Espainian legez eratuta dauden pertsona juridikoak, eta beste erakunde batzuk, nortasun juridikoa izanik edo izan gabe, A, B, C, D, E, F, G, J, R edo W letrez hasten den identifikazio fiskaleko zenbakia dutenak.
  • Onuradunak izango dira, halaber, aurreko paragrafoko baldintzak betetzeaz gainera, honako hauek ere betetzen dituzten pertsona juridiko guztiak:
  • Helbide fiskala EAEn ez izan arren, Autonomia Erkidego horretan (i) beren jarduera garatzen dutenak, (ii) egoitza bat dutenak, eta (iii) beren plantillaren zati bat Autonomia Erkidego horretan dutenak; hori guztia, gutxienez, laguntza-deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (aurrerantzean, «EHAA») argitaratzen den egunaren aurreko bi urteez geroztik.
  • Helbide fiskala EAEn ez duten arren, eta aurreko paragrafoan deskribatutako baldintzak betetzen ez badituzte ere, inbertsio subentzionagarri bat egikaritzen dutenak 2. Pizgarri programan deskribatutakoari jarraikiz, betiere inbertsio horrek eragina badu energia-kontsumoan edo petrolioaren mendekotasunaren murrizketan EAEko lurraldearen barruan.

 

Laguntza-programa honetarako laguntza-eskabideak aurkezteko epea 2021eko irailaren 28an hasiko da, indarraldia amaitu arte, hau da, 2023ko abenduaren 31n.

 

Laguntzen programa honi lotutako espedienteen tramitazio guztiak Tramitagune Eusko Jaurlaritzako tramitazio elektronikoa aplikatuz egingo dira, Euskadi.eus webgunean eta EEEren (www.eve.eus) webgunean eskuragarri dagoena. Pertsona fisikoek erregistro bidez izapidetu ahal izango dute.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, 944050019 eta 688767758 zenbakietara jo dezakezue.

 

Besarkada bat.

Scroll to Top