87/21 Zirkularra 2021eko uztailaren 13a

87/21 Zirkularra 2021eko uztailaren 13a

Bazkide agurgarria:

 

Ekainaren 30eko EHAAn argitaratu zen 2/2021 LEGEA, ekainaren 24koa, COVID-19 pandemia kudeatzeko neurriei buruzkoa (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2021/06/2103721a.shtml). Lege horren 21. artikuluan honako hau ezarri zen: «Ezartzen diren arau edo protokolo espezifikoak establezimendu, negozio-lokal, erabilera publikoko instalazio eta espazio eta jarduera publiko guztiei aplikatuko zaizkie«.

 

Arau horren ondoren, ostalaritza-protokoloaren egokitzapena ezagutu dugu, eta, horrekin batera, honako betebehar hau ezarri dugu bazkari eta afarien zerbitzua duten establezimenduetan (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/coronavirus_protocolos/eu_def/adjuntos/Ostalaritzak-koroabirusaren-aurrean-jarduteko-protokoloa.pdf):

 

“C.- Mahaikideen erregistroa

COVID-19 kasu positiboen kontaktuen bilaketa errazteko, bazkari eta afarien zerbitzua eskaintzen duten ostalaritza-establezimenduek, harremanetarako pertsona baten datuak erregistratuko dituzte mahaikide-talde bakoitzeko (izena eta telefonoa, behintzat), zerbitzuaren data eta orduarekin batera. Datu horiek hiru astez gordeko dira eta eskuragarri egongo da Osasun Sailarentzat, beharrezkoa den guztietan.”

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, 944050019 eta 688767758 zenbakietara jo dezakezue.

 

Besarkada bat.

Idiomas
Scroll al inicio
BizkaiDendak
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.