Bazkide agurgarria:
Prentsaren bidez jakin dugu (https://www.elcorreo.com/economia/tu-economia/seguridad-social-importante-aviso-email-a-los-autonomos-y-no-es-una-estafa-20210707104701-nt.html) Gizarte Segurantza informazio-kanpaina bat egiten ari dela egunotan autonomoei jakinarazteko, posta elektroniko bidez, ekainean aplikatu zaien kuota gehigarriari buruz. Aldi berean, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak bere twitter kontuan ohartarazi du mezu elektroniko horiek ofizialak direla eta arreta jarri behar diotela:
Emailak ekaineko kuotan kobrantza gehigarri baten berri ematen du, hilaren 30ean langile horien banku-kontuetan kargatua. 2018an onartutako kotizazio-tasen igoeragatik autonomo guztiek Administrazioarekin duten zorra da, eta iaz ez zen gauzatu pandemiaren garaian.
Igoerak pixkanaka aplikatuko dira hiru urtez (2019, 2020 eta 2021), kotizazio-tasa behin betiko 2022an finkatuta gera dadin. Igoerek gertakizun profesionalei eta jarduera uzteari eragiten diete. Tasak 2020an % 0,9tik % 1,18ra eta % 0,7tik % 0,8ra igaro behar ziren, hurrenez hurren. 2019an igoera arazorik gabe aplikatu zen, baina 2020an, Coviden krisiaren ondorioz, Gizarte Segurantzak izoztea erabaki zuen. Hori dela eta, autonomoek zorra dute erakunde publikoarekin, eta kitatzen hasi dira. Gutxieneko oinarriagatik kotizatzen duten autonomoen kasuan (hilean 286,15 euroko kuota ordaintzen dute), ekaineko aparteko kobrantza 2,84 eurokoa izan da.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren informazio-kanpainak honako mezu hau ematen die langileei:
“Se informa de que en este mes, además de las cuotas del periodo cuyo ingreso corresponde, van a cargarse adeudos complementarios por el importe de diferencias resultantes de la actualización de liquidaciones de periodos anteriores, recalculadas como consecuencia de modificaciones en los datos de afiliación o en las condiciones de cotización”.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 944050019 eta 688767758 zenbakietara jo dezakezue.
Besarkada bat.