Bazkide agurgarria:
Gaurko BAOn 2021.ko ekitaldian COVID-19aren krisiak kalteturiko turismo-sektoreko autonomo, ETE eta elkarteei konkurrentzia librearen araubidea jarraituz dirulaguntzak emateko programaren deialdi publikoa ikusi dezakezue (https://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2021/06/15/I-468_eus.pdf?hash=3bee35f1ec836448777e6938a0c43a75).
“Onuradun izan daitezke: ondoren zerrendatzen diren jarduera turistikoak egiten dituzten beren konturako langileak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak:
- Ostatu turistikoak (nekazaritza-turismoak, aterpetxeak, apartamentuak, kanpinak, landetxeak eta hotel-establezimenduak).
- Turismo-gida profesionalak.
- Bidaia-agentziak edo tour-operatzaileak.
- Honako jardueretakoren bat egiten duten turismo aktiboko enpresak:
- Ibilbide gidatuak, kultura-ibilbideak, ondarea eta ingurune naturala ezagutzeko irteerak, eta ibilaldiak.
- Mendi-ibiliak.
- Ur- eta itsas-jarduerak.
- Jarduera nagusitzat produktu eta zerbitzu turistikoak eskaintzea duten bestelako enpresak, turismoa dinamizatzen eta sustatzen dihardutenak. Zehazki, honako hauek:
- Kongresuak eta biltzar-turismoa.
- Garraio turistikoko enpresak.
- Ibilgailuen alokairuko empresak edo turistentzako veste mugikortasun modalitate batzuetan jarduten dutenak.
(…)
Beren kideen interesen defentsa eta sustapena helburu duten elkarteak ere dirulaguntzaren onuradun izan daitezke, baldin eta aurreko atalean aipatutako sektoreetakoren batekoak badira eta gutxienez 10 kidek Bizkaian badute egoitza fiskala”.
“Onuradun izan ahalko dira 2020ko ekitaldian BEZean deklaratutako eragiketen bolumena %20 edo gehiago murriztu zaien enpresak eta profesionalak, 2019ko ekitaldiko eragiketen bolumenarekin alderatuta«. Onuradun horiek gehienez 20.000 € izango dituzte diruz laguntzeko moduko gastutzat, honako kostu hauen % 80tik:
- Zerbitzuak digitalizatzea eta komunikazioa hobetzea sektoreko beste enpresa batzuekiko, hornitzaileekiko, bezeroekiko, eta abar.
- Sektoreko target berrietara egokitutako sustapen- eta merkaturatze-kanpainak.
- Profesionalizazioa eta gaikuntza espezializatua turismo-sektoreak eskatzen dituen prestakuntza-beharrizanei aurre egiteko.
- Erreminta teknologikoak eta berrikuntza-proiektuak garatzea turismo-enpresen lehiakortasuna eta sustapena edo merkaturatzea hobetzeko.
Eskabidea elektronikoa izango da, helbide honetan: www.bizkaia.eus/sustapena-oficinaVirtual, bihartik uztailaren 15era arte.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 944050019 eta 688767758 zenbakietara jo dezakezue.
Besarkada bat.