Bazkide agurgarria:
Atzoko EHAAn argitaratu zen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko maiatzaren 14ko Ebazpena, zeinaren bidez ibilgailu eraginkor eta alternatiboetan inbertitzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratzen baitira – 2021. urtea (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/05/2103108e.pdf).
2.000 eta 3.000 euro arteko diru-laguntza ematen du gaurtik aurrera M1 edo N1 ibilgailu-kategorietako ibilgailu arin berriak erosteko.
Pertsona fisiko zein juridikoek eska dezakete laguntza, EEEren webgunearen bidez, 2021eko urriaren 15etik 31ra.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 944050019 eta 688767758 zenbakietara jo dezakezue.
Besarkada bat.