66/21 Zirkularra 2021eko maiatzaren 13a

66/21 Zirkularra 2021eko maiatzaren 13a

Bazkide agurgarria:

 

Atzoko EHAAn argitaratu zen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko apirilaren 22ko Ebazpena, 2021eko ekitaldirako txanda-kontraturako laguntzen deialdia argitaratzeko dena (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/05/2102680a.shtml).

 

Txanda-hartzailea kontratatzen bada 8.400 euroko dirulaguntza emango da. Kopuru hori % 10 igoko da, baldin eta txanda-hartzailea emakumea bada.

 

Hauek izango dira dirulaguntzaren eskabidea aurkezteko epeak:

 

  1. a) Deialdia EHAAn argitaratu aurretik hasitako kontratuak: hiru hilabete, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
  2. b) Deialdia EHAAn argitaratu den egunean edo ondoren hasitako kontratuak: hiru hilabete, txanda-kontratua hasi den egunetik aurrera.

 

Edozein kasutan ere, eskabideak aurkezteko azken eguna 2021eko urriaren 18a da.

 

Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak elektronikoki aurkeztu beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus), eta Lanbideren webgunean bertara heltzeko esteka bat egongo da erabilgarri.

 

Besarkada bat.

Idiomas
Scroll al inicio