65/21 Zirkularra 2021eko maiatzaren 12a

Bazkide agurgarria:

 

Atzoko EHAAk laguntza interesgarri hauek argitaratu zituen:

 

  1. Turismo-enpresen sorkuntzari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko 2021eko ekitaldirako laguntzak arautu eta horien deialdia egiten duena (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/05/2102648e.shtml). Aurreikusitako laguntzak jaso ahal izango dituzte, besteak beste, pertsona fisiko eta kokatuek, baldin eta:
  2. a) ostatu-enpresa turistikoak,
  3. b) bitartekaritzako turismo-enpresak,
  4. c) sukaldaritza-enpresak: Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta tankera horretako establezimendu finkoak, publikoari oro har irekiak, otorduak eta edariak eskaintzen dituztenak modu ohikoan eta profesionalean, dela tokian bertan kontsumitzeko, dela handik kanpora janaria eramateko eta etxean banatzeko zerbitzuak eskainiz.
  5. d) garraio turistikoko enpresak,
  6. e) turismo aktiboko enpresak,

 

Euskal Autonomia Erkidegoan toki-garapenari lagunduko dioten turismo-negozio berriak sortzen lagunduko da, baita turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzera bideratutako jarduketak ere, guztia ere berrikuntza teknologikoaren babesarekin; halaber, haien kalitatea hobetu nahi da, eta turismo seguru, jasangarriko eta irisgarriko eredu baterantz bideratu, baldin eta diruz laguntzeko honako lerro hauetan sartzen badira:

  • Turismo-negozioko eredu berriak sortzea.
  • Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea COVID-19ak eragindako pandemiaren testuinguruan.

 

Laguntzak gastuaren % 40 izan daitezke, eta 18.000 €ere bai I. eta II. eranskinetan deskribatutako gastuetan, hala nola errentamenduetan, bideragarritasun-azterlanetan, obretan eta abarretan. Tramitazioa telematikoa izango da, eta epea 2021eko ekainaren 11n amaituko da.

 

  1. Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko 2021eko laguntzak (TMS programa: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/05/2102649e.shtml). Helburu horrekin bat etorrita, honako xede hauek dituzten jarduketak lagunduko dira diruz:
  • Euskadin garatutako turismo-produktuak sortzen, martxan jartzen, sustatzen eta merkaturatzen laguntzea.
  • Euskadin egindako kultura-, gastronomia- eta kirol-ekitaldiei laguntzea, baldin eta Espainian eta nazioartean proiekzioa badute, eta Euskadiren irudia eta turismo-posizionamendua sendotzen laguntzen badute.

 

Programa honetan aurreikusitako dirulaguntzen erakunde onuradunak honako hauek izan daitezke:

  • Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE) edo horien arteko elkartzeak, zerbitzu turistikoak edo turismo-jarduerarekin lotutako beste edozein zerbitzu eskaintzen dituztenak.
  • Irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta erakundeak, baldin eta turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduerak badaude haien xedeen artean.

 

Laguntza gastuaren % 60ra irits daiteke, 40.000 euroko mugarekin. Tramitazioa telematikoa da, eta 2021eko ekainaren 11n amaituko da epea.

 

 

Besarkada bat.

Scroll to Top