64/21 Zirkularra 2021eko maiatzaren 10a

64/21 Zirkularra 2021eko maiatzaren 10a

Bazkide agurgarria:

 

Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2021erako laguntzen deialdia argitaratu da gaurko EHAAn: Lehen Aukera Programa (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/05/2102615e.shtml).

 

Deialdi honen xedea da titulua edo prestakuntza izanik beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresetan edo aurreikusitako bestelako erakundeetan kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, gazte horien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia lortuta eta haien laneratzea sendotuta.

 

Deialdi honen babesean diruz lagundu ahal izango dira EAEn dauden lan-zentroetako lanpostuetan jarduteko lan-kontratu mugagabeak eta gutxienez 6 hilabete irauten duten praktikaldiko kontratuak.

 

Kontratu horiek EHAAn deialdi hau argitaratu eta biharamunetik 2021eko urriaren 29ra bitartean hasi beharko dira. Kontratuak lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izan daitezke; azken kasu horretan, inoiz ez dira izango ezarritako lanaldiaren % 70etik beherakoak.

 

Diru-laguntza 2.450 eurotik 13.970,00 eurora doa; langileak, berriz, Lanbideren eta/edo prestakuntza-zentro baten bidez hautatu behar dira (7 art.).

 

Laguntza egoitza elektronikoaren bidez eskatuko da, bihartik urriaren 29ra arte (8. artikuluak nahitaezko dokumentazioa jasotzen du).

 

Besarkada bat.

Idiomas
Scroll al inicio