60/21 Zirkularra 2021eko maiatzaren 3a

Bazkide agurgarria:

 

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpena argitaratu berri da, zeinaren bidez zehazten baita perimetro-itxierak eta ostalaritza-ordutegiek eragindako udalerrien zerrenda (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/covid_municipios_hosteleria/es_def/adjuntos/Resolucion-municipios-03-mayo-2021.pdf).

 

Bizkaiak perimetro-itxitura izaten jarraitzen du gainerako lurralde historikoetara joateko.

 

Udalerrien itxierari dagokionez, Bizkaian Arrigorriaga, Barakaldo, Bilbo, Derio, Erandio, Galdakao, Getxo, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Valle de Trápaga-Trapagaran, Bakio, Etxebarria, Gamiz-Fika, Loiu, Otxandio, Urduliz, Urduña/Orduña, eta Zierbena.

 

Gogoan izan udalerri horietan ostalaritzako ordutegiek eragina dutela.

 

Ebazpena bihartik aurrera izango ditu ondorioak.

 

Besarkada bat.

Scroll to Top