Bazkide agurgarria:
2021eko Txekeo Teknologikoak dirulaguntza programa arautzen duten oinarriak eta deialdia atera da ostiralean (https://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2021/04/23/I-330_eus.pdf?hash=1255b83fa8ea0593c5c9aae28f02ded3).
“2021eko Txekeo Teknologikoak dirulaguntzen programaren helburua da enpresek berrikuntzaren arloan lehen urratsak egin ditzaten, kanpoko teknologia eragile baten laguntzarekin. Konponbidea eman nahi zaio arazo jakin bati, produktu edo produkzio-prozesu jakin bati, edo, gutxienez, horren konponbidea planifikatu, berrikuntza-proiektu bat bitartez”. Horretarako, diruz lagundutako proiektua horretarako prestatutako gida batean ezarritako metodologiarekin egikaritzea planteatzen da (https://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO8/Temas/2021/Innovaci%C3%B3n/TX/Guia%20Practica%20Chequeos%20Tecnologicos%202021.pdf?hash=7802503d43c2f8eb5211ac274becd2b2&idioma=CA).
Onuradun izan daitezke, besteak beste, turismoarekin eta handizkako merkataritzarekin eta ibilgailu motordunen salmentarekin lotutako enpresak. 10.000 €arteko laguntza jasoko dute.
Besarkada bat.