55/21 Zirkularra 2021eko apirilaren 22a

Bazkide agurgarria:

 

MAPFRE Fundazioak enplegurako laguntzen deialdia egin du honako oinarri hauen bidez: https://www.fundacionmapfre.org/media/premios-ayudas/convocatorias/contratacion/ayudas-empleo/bases-ayudas-empleo-2020-v3.pdf

 

Laguntza irailaren 30era arte eskatu ahal izango da, eta enplegua mantentzea eta/edo sortzea diruz laguntzen du.

 

Fundazioak 500 laguntza emango ditu gutxienez, eta kontratuaren bederatzi hilabete osoko iraupena izango dute gehienez. Laguntza bakoitzak honako kopuru hauek izango ditu:

 

  1. Guztira, 2.700 € arteko laguntza (300 € arteko hilekoetan banatuta), astean 20 ordutik beherako lanaldi erdiko kontratuetarako.
  2. Guztira, 4.500 € arteko laguntza (500 € arteko hilekoetan banatuta), lanaldi osoko kontratuetarako.

 

Oinarrien 5. atalean banakatzen da eskabidea egiteko behar den dokumentazioa.

 

Besarkada bat.

Scroll to Top