53/21 Zirkularra 2021eko apirilaren 19a

Bazkide agurgarria:

 

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpena argitaratu berri da, zeinaren bidez zehazten baita perimetro-itxierak eta ostalaritza-ordutegiek eragindako udalerrien zerrenda (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/covid_municipios_hosteleria/es_def/adjuntos/Resolucion-municipios-19-abril-2021.pdf).

 

Lurralde Historikoak ez du ondorio praktikorik, izan ere, joan den astean Gipuzkoa eta Araba itxi zituzten eta itxita daude.

 

Udalerrien itxierari dagokionez, Bizkaian Berango, Bilbo, Erandio, Getxo, Leioa, Ondarroa, Portugalete, Sestao, Trapagaran, Otxandio eta Urduña dira kaltetuak. Gogoan izan udalerri horietan ostalaritzako ordutegiek eragina dutela.

 

Ebazpena bihartik aurrera izango ditu ondorioak.

 

Besarkada bat.

Scroll to Top