52/21 Zirkularra 2021eko apirilaren 19a

Bazkide agurgarria:

 

Ostiralean argitaratu ziren EHAAn interesgarriak izan daitezkeen laguntzen deialdiak:

 

  1. AGINDUA, 2021eko martxoaren 31koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritako esparruaren barruan Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialentzako 2021eko ekitaldiko laguntzak emateko deialdia («Elkarteak» Programa).

 

Elkarte horietarako diruz laguntzen ditu ordezkaritza-gastuak, funtzionamendu-gastuak, ikasketa-gastuak, etab. Ikus esteka: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/04/2102199e.shtml.

 

  1. AGINDUA, 2021eko martxoaren 24koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen eta iragartzen baitira 2021eko ekitaldirako turismoko lurralde-proiektuetarako laguntzak (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/04/2102204e.shtml).

 

Eskualdeko edo eskualdez gaindiko eremuan turismo-lankidetzako erakunde gisa edo turismo-produktuen erakunde kudeatzaile gisa jarduten duten merkataritza-elkarte eta erakundeak barne hartzen ditu.

 

Diruz lagundu ahal izango dira (5. Artikuloa):

a) EAEko helmugen erakargarritasuna eta turismo-esperientzia hobetuko duten turismoko lurralde-proiektuak; (…).

  1. b) Helmugen lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko proiektuak”.

 

Besarkada bat.

Scroll to Top