35/21 Zirkularra 2021eko martxoaren 6a

35/21 Zirkularra 2021eko martxoaren 6a

Bazkide agurgarria:

LABIk prebentzio-neurriak luzatzen ditu Euskadin. Dekretu berriak egokitzapenak eta hobekuntza zehatzak jasoko ditu zenbait artikulutan, besteak beste:

  • Mugarik gabeko mugikortasuna Euskadin.
  • Ezabatu egingo da 500etik gorako intzidentzia-tasa metatuaren erreferentzia, udalerriko murrizketak zehazteko.
  • Aisialdiko jardueren garapenerako bide emango duen ebazpena sartu da.

Dekretu berria astelehenean argitaratuko da, martxoaren 8an, eta asteartean sartuko da indarrean, martxoaren 9an, 00:00etan. Gaur egun indarrean dauden neurri guztien testu bategina izango da, hala nola:

  • Gehienez lau pertsonako taldeak.
  • Gaueko mugigarritasuna mugatzea, 22:00etatik 06:00etara.
  • Merkataritza eta kultura-jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordutegia 21:00ak.
  • % 40ko edukiera 150m2-tik gorako merkataritza-establezimenduetan, eta % 60koa, 150m2-ra arteko azalera Edukierak murriztuta daude, halaber, kultura- eta gizarte-ekitaldi guztietan.
  • Musika- eta ahots-entseguak eta emanaldiak bertan behera uztea.

Ez dugu aurreikusten astelehenean zirkularra egitea Dekretuaren testuarekin, ohar honetan jakinarazi gabeko atalen bat detektatu ezean, zeina Eusko Jaurlaritzaren informazioarekin egin baita (Irekia Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco :: LABI-REN Aholku Batzordeak luzatu egin ditu prebentzio-neurriak Euskadin, harik eta egoera epidemiologikoa gehiago egonkortu arte).

Besarkada bat.

Idiomas
Scroll al inicio