32/21 Zirkularra 2021eko otsailaren 24a

Bazkide agurgarria:

Atzoko EHAAn publikatu zen EBAZPENA, 2021eko otsailaren 16koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, 2021. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta erakunde pribatuei dirulaguntzak emateko deialdia egiten da eta dirulaguntza horiek arautzen dira, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko, minimis laguntzen araubidea baliatuta (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/02/2101028e.shtml).

Laguntza 10 eta 100 langile bitarteko empresa eta erakundeentzat da.

Besarkada bat.

Scroll to Top