Bazkide agurgarria:
Gaur argitaratu da EHAAn turismo-sektorerako laguntzen deialdi berri bat, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2021eko urtarrilaren 26ko Aginduaren bidez (AGINDUA, 2021eko urtarrilaren 26koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, EAEko turismo-sektoreari sostengua emateko 2021eko laguntza-programa arautzen eta haren deialdia egiten duena: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/02/2100583e.shtml).
6.000 eta 20.000 euro bitarteko laguntzak honako jarduera hauei lotutako establezimenduei lotuta daude (3.3 art.):
“a) Turismo-ostatuko establezimenduak. Ostalaritza-establezimenduak, apartamentu turistikoak, kanpalekuak, nekazaritza-turismoa, landetxeak eta aterpetxeak.
(…)
- c) Bitartekaritzako turismo-enpresak.
(…)
- d) Garraio turistikoko enpresak.
(…)
- e) Turismo aktiboko enpresak.
(…)
- f) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
(…)
- g) Turismo-gidak.
(…)”
Eskabideak aurkezteko epea biharko goizeko bederatzietan hasi eta otsailaren 23an amaituko da.
Bitarteko elektronikoen bidez baino ezin da eskatu, eta eskabide bakarra egin daiteke enpresa bakoitzeko, establezimendu-kopurua edozein izanda ere.
Besarkada bat.