141/21 Zirkularra 2021eko abenduaren 23a

141/21 Zirkularra 2021eko abenduaren 23a

Bazkide agurgarria:

ETEen eta autonomoen digitalizazioa sustatzeko KIT DIGITAL programari buruzko informazioa jaso dugu, Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzak Red.es Enpresa Erakunde Publikoaren bitartez abian jarritakoa. Hemen argitaratutako prentsa-ohar baten zati bat bidaltzen dugu: https://www.red.es/es/actualidad/noticias/el-gobierno-lanza-el-programa-kit-digital-para-invertir-mas-de-3000-millones-de

Red.es-en egoitza elektronikoan dagoen atxikimendu-inprimaki baten bidez (www.acelapyme.es helbidetik eskura daiteke), programarekin bat egin dezakete soluzioak eskaini nahi dituzten agente digitalizatzaileek, esteka honetan adierazitako baldintzak betez: https://acelerapyme.gob.es/sites/acelerapyme/files/2021-11/GUIA_AGENTES_DIGITALIZADORES_v4_25_11_2021.pdf.

Ondoren, 2021-2023 aldian, ETEen eta autonomoen segmentu desberdinei zuzendutako laguntzen hainbat deialdi egingo dira. Lehenengo laguntza-deialdia, 500 milioi euroko inbertsioarekin, 10 eta 49 langile arteko ETEei zuzenduta egongo da.

Soluzio digital pertsonalizatuetara sartzeko, enpresa interesdunek beren digitalizazio-maila egiaztatu beharko dute lehenik eta behin, Acelera pyme plataforman (https://acelerapyme.es/quieres-conocer-el-grado-de-digitalizacion-de-tu-pyme) eskura duten autodiagnostikoko test baten bidez. Informazio guztia eskuratu eta aholkularitza jaso dezakete 900 909 001 telefonoan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 944050019 eta 688767758 zenbakietara jo dezakezue.

Deialdi publikoaren bidez programa horretara sartzen diren enpresek bonu digital bat jasoko dute, beren beharretara hobekien egokitzen diren soluzio digitaletan erabiltzeko zenbateko ekonomikoa izango duten identifikatzeko. Soluzio digital horiek hamar kategoria dituen katalogo batetik aukeratu ahal izango dira:

 

  • Presentzia Interneten eta webgunean: ETEarentzako web-orri bat sortzea eta/edo Interneteko gune nagusietan hura ikusarazteko zerbitzuak ematea.
  • Merkataritza elektronikoa: produktuak eta/edo zerbitzuak salerosteko online denda bat sortzea, trukatzeko bitarteko digitalak erabiliko dituena.
  • Sare sozialen kudeaketa: ETEak sustatzea sare sozialetan.
  • Bezeroen eta/edo hornitzaileen kudeaketa: bezeroekiko merkataritza-harremanen kudeaketa digitalizatzea eta optimizatzea.
  • Business Intelligence eta analitika: enpresaren datuen ustiapena, erabakiak hartzeko prozesua hobetzeko.
  • Bulego birtualeko zerbitzuak eta tresnak: ETEko langileen arteko lankidetza eraginkorragoa ahalbidetuko duten irtenbide interaktiboak eta funtzionalak ezartzea.
  • Prozesuen kudeaketa: ETEaren alderdi operatiboekin edo produktiboekin lotutako negozio-prozesuak digitalizatzea eta/edo automatizatzea.
  • Faktura elektronikoa: ETEaren eta bere bezeroen arteko fakturen igorpen-fluxua digitalizatzea.
  • Komunikazio seguruak: enpresa txiki eta ertainei segurtasuna ematea langileen gailuen eta enpresaren arteko konexioetan.
  • Zibersegurtasuna: enpresa txiki eta ertainei langileen gailuetarako oinarrizko segurtasuna eta segurtasun aurreratua ematea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 944050019 eta 688767758 zenbakietara jo dezakezue.

Besarkada bat.

Idiomas
Scroll al inicio