Bazkide agurgarria:
Eusko Jaurlaritzak, bihar, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Osasuneko Sailburuaren agindu bat argitaratuko du eta, haren bidez, gaitu egingo da Euskadin gaueko aisiari eta jatetxeei lotuta dauden establezimenduetan COVID ziurtagiri digitala exijitzeko, Auzitegi Nagusiaren bermearen ondoren. Neurria indarrean sartuko da boletinean argitaratzearekin batera.
Eusko Jaurlaritzak aurreratutako informazioaren arabera (https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/73857-partir-manana-sera-obligatorio-euskadi-certificado-covid-establecimientos-ligados-ocio-nocturno-restauracion), Covid Digital Ziurtagiria hiru kasutan eskatu beharko da (ikusi kartel ofiziala duen eranskina):
- Batetik, publikoari aisia- eta dantza-jarduerak eskaintzeko establezimenduetan, besteak beste diskoteka, dantza-areto, ikuskizunak ematen dituzten jai-areto, musika-taberna, karaoke eta otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren arabera III. eta IV. taldeetan sartzen diren guztietan.
- Beste batetik, taldean sartzen diren pub eta taberna berezietan, 22:00etatik aurrera.
- Eta, azkenik, 50 mahaikidetik gorako jantokiko plazen edukiera baimendua duten jatetxeetan.
Argitaratutako oharraren arabera, “bai establezimenduko titularrek bai agintaritzako agenteek, edozein unetan, establezimenduan dauden bezeroei lokalera sartzeko aurkeztutako dokumentazioa erakusteko eskatu ahalko diete, hura benetakoa dela egiaztatzeko”.
Prentsa-oharrak ez du zehazten ziurtagiri horiek nola eskatu. Ziurtagiri horien azterketa bisuala alde batera utzi gabe, prozesu horiek automatizatzen lagun dezaketen doako hainbat aplikazio daudela ikus dezakegu. Guztiek dute komunean Europar Batasuneko herrialdeen datu publikoak biltzea. Horien bidez, Covid ziurtagiriaren egiazkotasuna egiazta daiteke eta, aldi berean, dokumentua erakusten duen pertsonarengan bere datuen biltegiratzeari buruzko edozein susmo uxatu. Horrela, doako aplikazio hauek ikusiko ditugu:
- “CovidCheck”: Valentziako Generalitateak jakinarazitako Luxenburgoko aplikazio bat, bi eratara deskarga daitekeena: Androidetik, https://play.google.com/store/apps/details?id=lu.etat.ci.dcc.android&hl=en&gl=US estekaren bidez, eta iOSetik, https://apps.apple.com/lu/app/covidcheck-lu/id1570218766.
- “VerificaCOVID”: Kataluniako Generalitatearen web orriaren bidez eskura daiteke: https://verificacovid.gencat.cat/. COVID ziurtagiria aurkeztu eta app-ak aztertu ondoren, seinale berde edo gorri bat igorriko du, establezimendu batera sartzea ahalbidetuko duena — edo ez —.
Biharko EHAA aztertu ondoren, aldez aurreko informazio hori garatuz zirkular berri bat behar duen ñabardurarik edo informazio gehigarririk dagoen ikusiko dugu. Ñabardurarik ez badago, ez dugu informazio gehiago emango.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 944050019 eta 688767758 zenbakietara jo dezakezue.
Besarkada bat.