121/21 Zirkularra 2021eko urriaren 22a

Bazkide agurgarria:

98.21 zirkularrean “5G enpresa-laguntzen programari” buruzko informazioa eman genuen. Laguntza horri buruz atzo argitaratu zen EHAAn (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/10/2105374e.shtml):

2021eko azaroaren 26ra arte luzatzea, (…). Agindu horren bidez, enpresetarako 5G Laguntzen Programa arautzen eta deitzen da 2021eko ekitaldirako (…)”.

Gogorarazi nahi dugu laguntzak 100.000 €arteko diru-laguntza ematen duela “EAEko enpresetan 5G teknologiak ezartzera bideraturiko proiektuak, (…). Proiektuek honako tipologia hauetakoren batekoak izan beharko dute:

  1. a) 5G sareak erabiltzea sentsorikan, hari gabeko komunikazioetan eta industria-plantetako datu-prozesamenduan.
  2. b) 5G sarea erabiltzea Industria 4.0 teknologiekin lotutako proiektuetan (zibersegurtasuna, ikusmen artifiziala, robotika kolaboratiboa eta abar).
  3. c) 5G sareak erabiltzea mugikortasun-proiektuetan, ibilgailu autonomo-konektatuetan, garraio adimenduneko sareetan, hornidura-katearen logistikan eta optimizazioan, eta abarretan.
  4. d) 5G sareak erabiltzea energia- eta ingurumen-trantsizioarekin lotutako proiektuetan (sareen monitorizazioa, kontsumo-murrizketa, energia-efizientzia, ingurumen-kudeaketa eta abar)”.

 Informazio gehiago nahi izanez gero, 944050019 eta 688767758 zenbakietara jo dezakezue.

Besarkada bat.

Scroll to Top