Bazkide agurgarria:
Gaurko EHAAk 2021eko irailaren 29ko AGINDUA argitaratu du, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira, 2021erako, Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaien eta zuraren kateko eragileen ikerketa, garapen eta berrikuntza sailak sortu eta garatzeko laguntzen deialdiaren oinarriak (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/10/2105337e.shtml).
Gure ustez, elikagaien eta/edo altzarien sektoreari lotutako establezimendu eta elkarteentzat interesgarria izan daitekeen laguntza da, diruz lagundu daitezkeen lerro hauek ematen baititu:
“1.a) Departamentu berriak sortzea, banaka edo modu bateratuan zenbait erakunderen artean.
1.b) Dagoeneko badauden departamentuak indartzea eta hobetzea, balio eta ahalmen handiagoa emateko.
1.c) Jakintza transferitzea eta sektoreko erakunde eta eragileen artean partekatzea, sektorearen lehiakortasuna erraztuko duten produktu, teknologia edo baterako prozesu berrien etorkizuneko I+G+B proiektuak identifikatzeko.
(…)
2.a) Beren I+G+B negozioa EAEn instalatzeko interesa izan dezaketenen alderantzizko misioak”.
Kasu guztietan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50 finantzatzen du laguntzak, 10.000 eta 100.000 € arteko mugarekin, diru-laguntzen ildoen arabera.
Horretarako, enpresek (PYME), nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarte eta elkarteek eta ondasun-erkidegoek jaso ahal izango dituzte onurak. Diruz lagun daitezkeen kostuak, besteak beste:
- “Kanpoko laguntza, Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Euskal Sare barruko elikaduraren eta zuraren kateetan espezializatutako zentro teknologiko batek I+G+B departamentua sortu aurretik bideragarritasun-azterlanak egiteko.
- I+G+B departamentu horietan sartzeko pertsonal, ikertzaile, teknikari eta gainerako langile laguntzaile espezializatuen gastuak, I+G+B arloko jardueretan dedikazio osoz jardun behar duten heinean.
- Abian jartzeko aktibo materialetan eta ez-materialetan inbertitzearen kostuak.
(…)
- Beharrezko tresneria, ekipamendua eta materiala erostea;
- Biltzar, mintegi edo ekitaldi interesgarrietara joateko bidaiak eta dietak.
- I+G+B departamentuen lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten I+G+B arloko sare edo foroetako kide izatearen kuotak/gastuak.
(…)
- Bidaia-gastuak eta dietak;
- Ekitaldiak antolatzea;
(…)
- Ekitaldiak edo bilerak prestatzea”.
Eskaerak https://www.euskadi.eus/Servicios/1207101 helbidean egingo dira, azaroaren 22ra arte.
Zuen kontsultetarako, 944050019 eta 688767758 zenbakietara bidal dezakezue.
Besarkada bat.