100/21 Zirkularra 2021eko abuztuaren 31a

Bazkide agurgarria:

 

Gaurko EHHAn argiratu da 36/2021 DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez hirugarren aldiz aldatzen baita honako dekretu hau: 33/2021 Dekretua, uztailaren 7koa, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak eguneratu eta zehaztekoa (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/08/2104607e.shtml). Dekretu honek 2021eko irailaren 1eko 00:00etatik aurrera izango ditu ondorioak.

 

Gure kasuistikari dagokionez, honako hauek dira aldaketa nagusiak:

 

  • Jardueretan baimendutako gehieneko edukiera ehuneko 60koa izango da lokal eta instalazio guztietarako, muga espezifikoren bat aplikatu behar duten lokal eta instalazioetarako izan ezik. Lokal eta instalazio guztiak etengabe aireztatu beharko dira”.
  • Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduen barrualdeetan, edukieraren ehuneko 50eko muga ezartzen da, baita barran edo zutik kontsumitzeko debekua ere. Zerbitzua antolatzeko, barrualdeetan eta terrazetan, gehienez zortzi pertsona izan daitezke mahai edo mahai-talde bakoitzeko, bizikideen kasuan izan ezik. Ezin izango dira bezero gehiago elkartu zortzi lagunentzako mahaieta”.

 

Zuen kontsultetarako, 944050019 eta 688767758 zenbakietara bidal dezakezue.

 

Besarkada bat.

Scroll to Top