Bazkide agurgarria:
Eusko Jaurlaritzak Merkataritzako Saltokiak Modernizatzeko laguntza programa argitaratu du 2018ko uztailaren 3tik 2019ko uztailaren 1era egindako inbertsioentzako. Deialdeia eranskitzen dugu.
Azken urteetan bezala, bi motatako inbertsioak laguntzen dira:
- A) Merkataritza-jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzariak, ekipamenduak, lokala eta kanpoko nahiz barneko elementuak (merkataritza-errotuluak barne) eraberritzeko eta eguneratzeko inbertsioak.
– Mota honetako inbertsio onartuak gutxienez 4.000€koa (+BEZ) izan beharko du enpresako
– Laguntza: inbertsio onargarriaren %16 (BEZ gabeko zenbatekoarena).
- B) Merkantzientzako balantza elektronikoak, informatika-ekipoak, aplikazioak eta hauen osagarriak, beti ere merkataritza-prozesuen barnean integraturik badaude edo enpresa-kudeaketarako badira, on-line salmentara bideratutako webguneen sorrera eta inplantazioa eta webguneak gailu mugikorretara egokitzea.
– Mota honetako inbertsio onartuak gutxienez 900€koa (+BEZ) izan beharko du enpresako
– Laguntza: inbertsio onargarriaren %16 (BEZ gabeko zenbatekoarena).
Bi motetan, puntu gehigarriak lortu daitezke:
– Merkatari Elkarte batekoa izateagatik, 2 puntu
– UNE 175001 kalitatezko ziurtagiria edota erdi-mailako bikaintasun ziurtagiriak edukitzeagatik eta “Saltokitik Enpresara” ikastaroa egin izanagatik, 2 puntu
– Kudeaketa softwarean edo on-line salmentara bideratutako webean inbertitzeagatik, 2 puntu
– Merkataritzarekin erlazionaturiko titulu edo profesionaltasun ziurtagiriak edukitzea, 2 puntu
– Gutxienez langileen erdiak kontratu mugagabea izanez gero, 3 puntu
– Emakume eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunean Erakunde Kolaboratzaile izatearen errekonozimendua izateagatik, 3 puntu
– Erakunde publiko edo pribatuek bideraturiko enpresa transmisiorako programaren batean parte hartu izanagatik (adibidez, “Berriz Enpresa”), 2 puntu
– Kontsumobideko arbitraje sisteman sartuta egonez gero, 2 puntu
– Egindako inbertsioak balio gehigarri bat ematen badio saltokiari, izaera singularra badu edo ekimen berritzailea bada saltokiaren jarduera komertzialaren garapenean, 2 puntu
Edozein kasutan diru-laguntzaren gehieneko zenbateko 9.000€ izango da, urteko eta saltokiko. Diru-laguntzaren kopurua ezingo da onartutako guztirako inbertsioaren %30 baino handiagoa izan.
Enpresa onuradunek gutxienez 3 urtetako antzinatasuna izan beharko dute.
Epea: Eskaerak maiatzaren 30etik aurrera aurkeztu ahal izango dira Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Enplegu Sailaren webgunean. Eskaerak egiteko epea uztailaren 1ean amaituko da, aldez aurretik horretarako kreditua agortu ez bada
Ondo izan.
Basaurin, 2019ko maiatzarean 31an