Bazkide agurgarria:
Atzo argitaratu zen BAOan 73/2021 Foru Agindua, urtarrilaren 12koa, Ogasun eta Finantzetako foru diputatuarena, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren 2021. urterako araubide berezi sinplifikatuaren indizeak eta moduluak onartzen dituena (https://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2021/01/15/I-18_eus.pdf?hash=186d8a1056f3e3b45cb5750e5950e8e5).
1 artikuluan, sar daitezkeen jarduerak edo sektoreak jasotzen dira. Aldiz, 2 jarduera horietan sartzeko magnitude baztertzaileak, hala nola 250.000 euroko urteko diru-sarreren bolumena.
Balio Erantsiaren gaineko Zergaren subjektu pasiboek, baldin eta egiten dituzten jarduerei araubide berezi eta erraztua aplikatzen bazaie eta hari uko egin nahi badiote edo ukoa ezeztatu nahi badute 2021. urterako, aukera hori baliatu ahal izango dute apirilaren 25era arte.
Aginduaren II. eranskinean daude jardueren arabera aplikatu beharreko indizeak eta moduluak.
Besarkada bat.