Zirkular 01.22 Bono Turismo Bilbao Bizkaia

Bazkide agurgarria:

 Ohar honen jarraipena ematen diegu 99/21 eta 118/21 zirkularrei, Bilbo-Bizkaian turismoan kontsumo zuzena sustatzeko programari buruzkoei.

Deialdiko bonuak erosteko epea luzatu egin da, joan den abenduaren 24an argitaratutako iragarkian agertzen denez (https://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2021/12/24/II-4807_eus.pdf).

Lehenago, programa indarrean egotea aurreikusita zegoen, herritarrek bonuak erosteko eskuragarri jartzen zituztenetik 2021eko abenduaren 31ra arte edo erabilgarri zeudenak agortu arte. Orain, aldaketa horrekin, “Bilbao Bizkaiko turismoan zuzeneko kontsumoa sustatzeko bonu-programaren deialdiko bonuak erosteko epea 2022ko martxoaren 31n amaituko dela ezarri da”.

Zuen kontsultetarako, 944050019 eta 688767758 zenbakietara bidal dezakezue.

Besarkada bat.

Scroll to Top