Nor gara?

2008ko apirilean hasi zen martxan BIZKAIDENDAK.

Bizkaiko zenbait udalerri eta lanbidetako merkatari-elkarteak batzeko eta antolatzeko sortu zen erakundea. Haren ezaugarri nagusia da elkartearen helburuak lotuta egotea sektoreak berak finkatutako beharrizanei. Izan ere, Bizkaian merkataritza-elkarteen egitura indartsu eta eraginkorra antolatzearen beharrak bultzatuta eta horren kontzientzia hartuta sortu zen Bizkaidendak —lehenago ere izan ziren antzeko zenbait saiakera (Bizkaia Martxan, eta abar), baina ez zuten aurrera egin—.

Horrela bada, Federazioaren erronka zen foro egokietan parte hartzea eta erakundeekin batera lan egitea, merkatarien ahotsa entzun zedin sektoreari lotutako erabakiak hartzerakoan.

Elkarteak
0
Merkataritza
0

Oso HELBURU zehatzekin jaio zen Federazioa (Estatutuetako 2. artikuluan jasota daude). «Ugazaben elkarte» gisa sortu zen, «lan-harremanetan parte hartzeko eta, horren bidez, interes ekonomiko eta sozialen babesean eta sustapenean laguntzeko (…), interes orokorren (…) koordinazio-organo gisa». Besteak beste, honako xede hauek garatzen ditu elkarteak:

a) Merkatarien interes ekonomiko, profesional, sozial eta kulturalak ordezkatzea, kudeatzea, babestea eta sustatzea (…).
c) Federazioko kide diren elkarteen eta ordezkatutako sektoreen interesak babestea alor ekonomiko, sozial eta finantzarioan.
e) Ekonomia-sustapenean laguntzea (…)».

Zehazkiago, 2017an abiarazitako Plan Estrategikoan honako helburu hauek finkatu genituen:

a. Federazioko kide guztien interes ekonomiko eta profesionalak ordezkatzea, babestea, sustatzea eta horien zabalkundea egitea.
b. Tokiko ekonomiaren garapena bultzatzea.
c. Merkataritza-hirigintzako planak aztertzea, garatzea eta gauzatzea; eta hirigintza komertzialaren zein interes orokorraren mesedetan ariko den merkataritza-hirigintza babestea.
d. Teknologia berriak, kudeaketa-sistema berriak eta merkaturatze-metodo berriak erabiltzea sustatzea (lineako salmenta, adibidez).
e. Tokiko hornitzaileekin ekonomia-trukea bultzatzea, eta, horren bidez, ekonomiaren eta ingurumenaren ikuspegitik iraunkorra izango den sistema sustatzea.
f. Hiri-marketinari eta euskal merkataritzari lotutako kontu oro garatzea.
g. Lan egitea herritarrak jabetu daitezen zein garrantzitsua den beren herri eta hirietan kontsumitzea (hala egiteak ahalbidetzen duelako ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik iraunkorragoa den sistema bultzatzea eta aberastasuna banatzea).
h. Hiri-merkataritzaren kalitate-irudia islatzea.

Idiomas
Scroll al inicio