COVID19 ERREKLAMAZIO-KANPAINA

EUSKALDENDAk elkarteak, bere hiru lurralde-federazioen bidez, kanpaina bat jarriko du abian ostalaritza, merkataritza eta zerbitzu enpresentzat kalte-ordainak eskatzeko, 463/2020 Errege Dekretuaren bidez alarma-egoera deklaratu zen unetik eragin diren kalteengatik.

Alarma-egoeraren oinarrian dagoen araudiak kalte-ordain hori aurreikusten du. Hala, alarma, salbuespen eta setio egoerei buruzko ekainaren 1eko 4/1981 Lege Organikoak bere 3.2. artikuluan, ezartzen du «egoera hauek indarrean dauden bitartean hartutako egintza eta xedapenak aplikatzearen ondorioz, zuzenean edo modu pertsonalean, egotz ezin dakizkiekeen egintzen ondoriozko eskubide edo ondasun, kalte edo galerak jasaten dituztenek, kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango dute, legeetan xedatutakoaren arabera».

Beste kontu bat izango da kasu zehatz bakoitza; erreklamazio bakoitza modu indibidualean aztertu eta erabakiko dira aurkezpen momentuan, baina inork ezingo luke zalantzan jarri alarma egoerako egun horietan egotzi ezin zaizkien arrazoiengatiko galera handiak izatera behartutako jarduera ekonomikoak egon direla eta daudela, izan ere, jarduera etetea (edo ixtea) eta beste galarazpen batzuk jasan dituzten kaltetutako autonomo eta enpresa dira, Estatuak obligatutako neurriak onartu behar izan dituztenak.

Beraz, ulertzen dugu merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreek sakrifizio berezia egin behar izan dutela interes orokorrean oinarritutako neurrien ondorioz, eta beraz, kalte-ordain legitimoa lortzeko eskubidea dutela.

Zer ekintza egingo dira?

1. Planari atxikitzea

Orri honen amaieran emandako inprimakiaren bidez, datuak biltzea ostalariek, merkatariek eta zerbitzu-enpresek plan honetan anexionatu nahi dutenean, kalte-ordainak eskatzeko hurrengo urratsak kudeatzeko. Mugaeguna: 2021eko urtarrilaren 31

2. Dokumentazioa biltzea

Otsailean, 2019an eta 2020an izandako fakturazioari buruzko dokumentazioa eskatuko diogu interesdun bakoitzari, bai eta jaso diren edo ebazteke dauden laguntzak ere. Halaber, interesdun guztiei jakinaraziko zaie etorkizunean bide juridikoaren bidez erreklamatu ahal izateko kostuen aurreikuspena, eta erreklamazioarekin jarraitu nahi duten eskatzaile guztien artean banatuko da.

3. Txostena egitea

2021eko martxotik aurrera, txosten bat egingo da lortutako datu guztiekin, dagokien erakundeei bidaltzeko, kalte-ordainaren zenbateko osoarekin.

4. Kalte-ordainak eskatzea

Kalte-ordainen eskaera bide juridikoaren bidez entregatuko da 2021eko martxoaren 14a baino lehen, horiek aurkeztea iraungitzea saihesteko.

Nola batu naiteke?

Ekintza-plan honetan sartu ahal izateko, ezinbestekoa da Bizkaidendak taldeko kide izatea, gutxienez prozesu osoan, dagokion hileko kuota ordainduta.

Bizkaidendak elkarteko kide bazara, bete formulario honetan eskatutako datuak.

Oraindik ez bazaude Bizkaidendak elkarteko ezein kolektiborekin lotuta eta planarekin bat egin nahi baduzu, atxikitzeko inprimakian adierazi beharko duzu, eta ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan, nola atxiki zaitezkeen jakinarazteko.

Idiomas
Scroll al inicio