Markina-Xemeingo Berton5 kanpainako bono guztiak saldu dira

Markina-Xemeingo Berton5 kanpainako bono guztiak saldu dira

Noticia de : https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus

Bonuak azaroaren 25etik 30era gastatu ahalko dira kanpainara atxikitutako dendetan.

Markina-Xemeingo Udalak eta Hemen be bai Markina-Xemeingo merkatari eta ostalarien elkarteak elkarlanean martxan jarri duten Berton5 kanpainako bonu guztiak saldu dira. 500 bonu jarri dituzte herritarren eskura eta horiek lortzeko azken eguna gaur [azaroak 22] zen arren, eguerdirako bat ere ez zela gelditzen jakinarazi dute Markina-Xemeingo merkatari elkartekoek.

Bonuak azaroaren 25etik 30era gastatu ahalko dira kanpainara atxikitutako dendetan. Bonu bakoitza leku batean gastatu ahalko dute herritarrek, ezin da bonu bat hainbat saltokitan gastatu, eta erosketa bakoitzeko bi bonu gastatu ahalko dira gehienez, ez du balioko bonu pilaketa egiteak ere.

Kanpainan parte hartuko duten merkatari eta ostalariek kanpainaren kartela edukiko dute atarian. Hala ere, parte hartzaileen zerrenda aurreratu dute. Beraz, kanpainara atxikitutako 30 denda eta ostalari guneetan gastatu ahalko dira bonoak.

berton5

Idiomas
Scroll al inicio