86/21 Zirkularra 2021eko uztailaren 12a

86/21 Zirkularra 2021eko uztailaren 12a

Bazkide agurgarria:

 

Gaurko EHAAn argitaratzen da Bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2021eko ekainaren 29ko AGINDUA, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan Enpresen Gizarte Erantzukizuna zabaltzeko eta ezartzeko laguntzak arautzen dituena (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/07/2103945a.shtml).

 

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak dirulaguntzatzat hartuko dira, eta gastuak honako jarduketa hauek finantzatzeko izango dira:

 

  • Enpresen gizarte-erantzukizuna ezartzea enpresetan, jasangarritasun-memoriak eginez. (…) Kontabilitate sozial aplikatuari buruzko azterlanak egitea ere diruz lagundu ahal izango da”. Kasu horretan, laguntza «jardueraren kostu garbiaren % 75ekoa izango da, erakunde onuradun bakoitzeko 3.000 euroko mugarekin«.
  • Enpresaburuen elkarteak enpresen “gizarte-erantzukizunaren kultura eremu publikoetan, enpresarialetan eta korporatiboetan zabaltzeko jarduerak”. Kasu horretan “jardueraren kostu garbiaren % 75; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 10.000 euro jaso ahal izango ditu”.

 

Agindu honen arabera diruz lagunduko diren ekintzak abian den urtean hasi beharko dira, eta 2021eko azaroaren 30a baino lehen amaitu beharko dira.

 

Eskaera egiteko epea bihar hasi eta abuztuaren 12an amaituko da.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, 944050019 eta 688767758 zenbakietara jo dezakezue.

 

Besarkada bat.

Idiomas
Scroll al inicio