Bazkide agurgarria:
Estatuko funtsei buruzko nahasmendua sortu da, joan den ostiralean ekainaren 22ko 155/2021 Dekretua EHAAn argitaratu zelako.
Dekretu horren bidez aparteko neurriak onartzen baitira 5/2021 Errege Lege-dekretuaren I. tituluan autonomoentzat eta enpresentzat aurreikusita dauden zuzeneko laguntzak kudeatzeko, izapidetzeko eta ekonomikoki kontrolatzeko (5/2021 Errege Lege-dekretua, martxoaren 12koa, COVID-19aren pandemiari aurre egite aldera enpresen kaudimena bultzatzeko aparteko neurriena). Dekretuaren esteka: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/06/2103639e.shtml
Gobernu Kontseiluak onartu du Covid-19aren eraginpean dauden enpresen eta autonomoen kaudimenari laguntzeko zuzeneko laguntza finalistak kudeatzeko aginduari bide emango dion dekretua. Euskal Autonomia Erkidegoan, laguntza horiek gutxi gorabehera 270 milioi eurokoak izango dira. Laguntza horiek 173 jarduera ekonomikori zuzenduko zaizkio, 78 JESN jarduera ekonomiko berri gehitu baitzaizkie Errege Dekretuan jasotako 95 JESNei. Kalkulatzen da gutxi gorabehera 35.000 onuradunek jaso ahal izango dituztela laguntzak. Hona hemen laguntza jaso dezaketen jardueren zerrenda: https://bideoak2.euskadi.eus/2021/06/22/news_70185/CNAE_eu.pdf.
Ekonomia eta Ogasun Sailak datorren uztailaren 5ean irekiko du deialdia, eta uztailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira eskabideak. Jasotako eskabideak abuztuan aztertu, eta lehen ordainketak irailean iritsiko dira. Tramitazioa arintze aldera, 3 linea ezarri dira; horietako bi tramitazio arinagokoak izango dira, eta deialdian zehaztuko dira horien xehetasunak.
Pertsona edo erakunde onuradunek zenbait konpromisoa hartu behar dute: laguntzekin lotzen den jarduerari eustea, 2022ko ekainaren 30era arte gutxienez; 2021ean eta 2022an dibidendurik ez banatzea; eta goi-zuzendaritzako ordainsarietan gehikuntzarik ez onartzea, laguntza ematen denetik bi urteko epean.
Espainiako Errege Dekretuak ezartzen duenez, laguntzak finalistak dira, eta 2020ko martxoaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitartean hornitzaileekin eta bankuekin sortu diren zorrak ordaintzeko emango dira, zehazki 2021eko martxoaren 13aren aurretik sinatutako kontratu-konpromisoen ondorioz edo hornidura-akordioen ondorioz sortu eta 2021eko maiatzaren 31n oraindik ordaindu gabe dauden zorrak izango dira. Ezartzen denez, laguntzak erabiltzean, lehenik eta behin, hornitzaileei ordaindu beharko zaie, eta beti fakturen jaulkipen-datak ezarritako antzinatasunaren arabera; gero, banku-zorra murriztuko da (abal publikoa duen zorraren nominala murriztea lehenetsiz).
Eskaerak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako tramiteak baliabide elektroniko bidez egingo dira, eta laguntzak ordainketa bakar batean ordainduko dira. Laguntza horiek bateragarriak dira beste administrazio publiko batzuetatik edo entitate pribatuetatik xede bererako jaso daitekeen beste edozein diru-laguntzarekin, laguntzarekin, diru-sarrerarekin edo baliabiderekin, betiere diruz lagundu daitezkeen jarduketek gainfinantzaketarik ez badute.
Euskadin deialdia noiz egingo zain, 38/21 (1. itema) eta 50/21 zirkularretako informazioari lotzen gatzaizkio.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 944050019 eta 688767758 zenbakietara jo dezakezue.
Besarkada bat.