76/21 Zirkularra 2021eko ekainaren 19a

76/21 Zirkularra 2021eko ekainaren 19a

Bazkide agurgarria:

 

Gaur, ekainak 19, larunbata, argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian LABIren Aholku Batzordeak hartutako neurri berriak jasotzen dituen Dekretua, egungo egoera epidemiologikoa kontuan hartuta (30/2021 DEKRETUA, ekainaren 18koa, lehendakariarena, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita honako dekretu hau: maiatzaren 7ko 23/2021 Dekretua, lehendakariarena, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriei buruzkoa: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/06/2103514e.shtml). Neurriak gaurtik aurrera jarriko dira indarrean, eta 15-20 egunetan berrikusiko dira.

 

Luzatu egiten da segurtasunari eta higieneari, pertsonen arteko gutxieneko distantziari eta maskaren erabilerari buruzko neurri orokorren eta prebentzio-neurrien indarraldia –neurri horiek SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriei buruzko lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 Dekretuaren 1. artikuluan daude adierazita–“. Neurri horiek pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia eta maskarak erabiltzea dira.

 

SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriei buruzko lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 Dekretuaren 2. eta 3. artikuluak aldatzen dira; izan ere, oro har, neurri batzuk daude zehaztuta, eta gainerakoen indarraldia luzatuko da, honela:

 

  1. Merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztietarako ezarrita dagoen ixteko muga-ordutegia 02:00ak arte luzatuko da, hargatik eragotzi gabe bakoitzari dagokion ordutegira doitzea, goizago bada, hala agintzen duen ordutegi-arau arrunten bat badago.
  2. Jardueretan baimendutako gehieneko edukiera ehuneko 60koa izango da lokal eta instalazio guztietarako, muga espezifikoren bat aplikatu behar duten lokal eta instalazioetarako izan ezik.
  3. Oro har, edozein gizarte- edo kultura-ekitalditan, gehienez ere 600 pertsona bildu ahal izango dira barrualdean, eta 800 pertsona kanpoan. (…)
  4. Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduen barrualdeetan, edukieraren ehuneko 50eko mugari eutsiko zaio, baita barran edo zutik kontsumitzeko debekuari ere. Zerbitzua antolatzeko, barrualdeetan eta terrazetan, gehienez sei pertsona izan daitezke mahai edo mahai-talde bakoitzeko, bizikideen kasuan izan ezik. Ezin izango dira bezero gehiago elkartu ez lau lagunentzako mahaietan, ez sei lagunentzako mahaietan ere.
  5. Joko- eta apustu-establezimenduen barruko edukierak ehuneko 50ekoari eutsiko dio. Ostalaritza- edo jatetxe-zerbitzua badute, sektore horretarako aurreikusitako baldintzak beteko dituzte.
  6. Txokoek eta elkarte gastronomikoek berriro ireki ahal izango dituzte lokalak, ostalaritza-sektoreko arau hauen arabera: (…) Eguneko erregistroa egin behar da, egunean zenbat mahai erreserbatu diren adierazita.

(…)

  1. Museoetan, erakusketa-aretoetan, natura-turismoan eta aisialdi- eta turismo-zentroetan, barrualdean egiten diren bisitetan, taldeak gehienez ere 10 pertsonakoak izango dira; aire zabalean egiten diren bisitetan, berriz, 20 pertsona artekoak.
  2. Barruko instalazioetako kirol-jarduera 10 pertsonako taldeetan antolatu ahal izango da.

(…)

  1. Gehieneko edukieraren ehuneko 50ean erabili ahal izango dira aldagelak, bai eta dutxak ere, banaka edo pertsonen arteko bi metroko distantzian.

(…)

  1. n) Garraio publiko guztietan, azken irteera

 ordua 03:00etan izango da.

 

Aurreko paragrafoan aipatutako luzapenak berekin Dakar diskotekaren eta gaueko aisialdeko itxiera: “Establezimendu hauen itxiera ezartzen da: Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuan III. eta IV. taldeetan sailkatutakoak, salbu eta beren jarduera I. eta II. taldeetarako indarrean dagoen araudiaren arabera garatzen badute eta dagokion udal-baimena badute”.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, 944050019 eta 688767758 zenbakietara jo dezakezue.

 

Besarkada bat.

Idiomas
Scroll al inicio