73/21 Zirkularra 2021eko ekainaren 1a

Bazkide agurgarria:

 

LABIk atzo erabaki zituen neurri berriak, Lehendakariaren maiatzaren 31ko 26/2021 Dekretuaren bidez ezagutuak (Dekretu horren bidez aldatu zen Lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 Dekretua, SARS-CoV-2 sareak eragindako infekzioak ez zabaltzeko prebentzio-neurriei buruzkoa). (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/06/2103124a.shtml). Bihar jarriko dira indarrean neurri horiek. Gure kasuistikari dagokionez, “Merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztietarako ezarrita dagoen ixteko muga-ordutegia 24:00ak arte luzatuko da, dagokion ordutegira doitzea eragotzi gabe, baita goizago ere, ordutegien arauketa arrunta aplikagarria denean“. Ondorioz, ostalaritzak 24: 00ak arte lan egin dezake.

 

Gehieneko talde-kopurua aldatu da, baina ez ostalaritzako mahai-taldeetarako. “(…) aisialdiko eta turismoko zentroetan aire zabalean egiten diren bisitetan, taldeak gehienez ere 10 pertsonara artekoak izango dira”.

 

Luzatu egiten dira segurtasunari eta higieneari, pertsonen arteko gutxieneko distantziari eta maskarak erabiltzeari buruzko neurri orokorrak eta prebentzio-neurriak, (…) lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 Dekretuaren 1. artikuluan jasotakoak”. Neurri horiek pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia eta maskarak erabiltzea dira. Uste dugu gainerako mugek indarrean jarraitzen dutela (edukiera, etab.), ez baita ezer zehatzik ezartzen. 63.21 Zirkularra berriz eranskitzen dugu, ordutegietan izan ezik.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, 944050019 eta 688767758 zenbakietara jo dezakezue.

 

Besarkada bat.

Scroll to Top