63/21 Zirkularra 2021eko maiatzaren 8a

63/21 Zirkularra 2021eko maiatzaren 8a

Bazkide agurgarria:

 

Atzo Covid Dekretu berriari buruz jakinarazitako baldintzak berretsi egin dira, Lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 DEKRETUA argitaratu baita, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriei buruzkoa (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/05/2102603e.shtml).

 

Honako neurri orokor hauek mantenduko dira:

 

  • pertsonen arteko gutxieneko distantzia 1,5 metrokoa izango da leku publikoetan, eta arreta berezia jarriko da esparru itxietan”.
  • Aireztapena nahitaezkoa da erabilera publikoko establezimendu eta lokal guztietan.
  • Sei urtetik gorako pertsonek nahitaez erabili beharko dute maskara, pertsonen arteko distantzia edozein dela ere, bai bide publikoan eta aire zabaleko espazioetan daudenean, bai erabilera publikoko espazio itxietan daudenean edo jendearentzat irekitakoetan daudenean, bai espazio berean beste pertsona batzuekin elkartu ahal direnean. (…)

Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuetan, maskara erabiltzeko betebehar hori jateko edo edateko unean bakarrik kentzen da. Bestela, erabili egin beharko da.

Era berean, lantokietan nahitaez erabili beharko da maskara, salbu eta, lan-tipologiaren edo lan-baldintza berezien arabera, lan-osasuneko zerbitzuek maskara ez erabiltzea gomendatzen badute. (…)”

 

Honako neurri espezifiko hauek nabarmenduko ditugu:

 

  1. Merkataritza-establezimenduek gehienez ere 22:00etan itxi beharko dute, edukieraren ehuneko berrogeita hamarrera mugatuta egongo dira, eta 150 metro koadrotik gorako azalera dutenek edukieraren ehuneko 40ko gehieneko edukiera baimendua izango dute. (…)”. Ohartarazi nahi dugu atzo jakinarazi genuela % 60ko edukiera-aurreikuspena zegoela, eta puntu horretan aldatu egin zela.

 

  1. Egoera epidemiologikoaren arabera, ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak irekita mantendu ahal izango dira, barrualdean ehuneko berrogeita hamarreko edukiera-muga dutela, eta gehienez ere 22:00etan itxi beharko dute –bezeroak ateratzea barne–, eta ezingo dira 06:00ak baino lehen ireki jendearentzat. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai desberdinetan eserita dauden pertsonen artean, kanpoan zein barruan, gutxienez metro eta erdiko distantzia egokia mantentzen dela bermatu beharko da, betiere. Mahai bakoitzeko bezero-taldeek ezin izango dute lau baino gehiago izan, eta ezin izango dira bi mahai edo gehiago batu pertsona-kopuru handiagoko talde batentzat, bizikideen kasuan izan ezik.

Eskaerak 22:00ak arte entregatu ahal izango dira establezimenduan bertan, aurrez hitzordua eskatuta. Etxez etxeko banaketa 23:00ak arte egin ahal izango da.

Zerbitzuguneetan dauden ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuak irekita egon ahal izango dira 22:00etatik 06:00etara, baina iragaitzazko erabiltzaileentzat bakarrik.

Txokoak, elkarte gastronomikoak, lonjak eta antzekoak itxita egongo dira”.

 

  1. Establezimendu hauen itxiera ezartzen da: Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuan eta IV. taldeetan sailkatutakoak, salbu eta beren jarduera I. eta II. taldeetarako indarrean dagoen araudiaren arabera garatzen badute eta dagokion udal-baimena badute”. Hau da, diskotekak eta egokitu gabeko gainerako gaueko aisialdiko establezimenduak ixtea.

 

  1. Hoteletako, kanpinetako eta turismo-ostatuetako eremu komunak pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantentzea bermatzeko moduan okupatuko dira. Eremu komun bakoitzeko gehieneko edukiera ehuneko 50ekoa izango da, eta ezin izango dira inoiz egon aldi berean 30 pertsona baino gehiago”.

 

  1. Ezkontzak, bataioak eta antzeko ospakizunak egin daitezke. “Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduetan egin daitezkeen ospakizunek establezimendu horietan zerbitzua emateko aurreikusitako baldintzak eta edukiera bete beharko dituzte”.

Ekitaldi horiek ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduekin bat ez datozen esparruetan antolatzen dituzten enpresek prebentzio-neurri baliokideak bete beharko dituzte, eta, nolanahi ere, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak ezarritako jarraibideak betetzen dituen jarduketa-protokolo bat izango dute. Ekitaldi hauek ezin izango dira 22:00ak baino beranduago amaitu”.

 

  1. Kultura-ikuskizunak egin ahal izango dira publikoarekin instalazio propioetan edo kirol-gune itxietan edo beste eraikin mota batzuetan, gehienez ere ehuneko 50eko edukierarekin, eta gehienez ere 400 pertsonarekin. 1.600 pertsonatik gorako edukiera duten aretoetan, gehieneko edukiera 600 pertsonakoa izango da. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan (bizikidetza-unitateak ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira).

Aire zabaleko kultura-jarduerak eta -ikuskizunak egitea baimentzen da, baimendutako edukieraren ehuneko 50eko gehieneko edukierarakin, eta gehienez ere 600 pertsonara arte. (…).

Jarduera edo ekitaldi kultural edo sozialik ezingo da 22:00ak baino beranduago amaitu”.

 

  1. Gida erabiltzen duten jarduerak gehienez ere 6 lagunekin osatutako taldeetan egingo dira. Pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan. Eskola-talde egonkorrak gida bakar batekin joan ahal izango dira”.

 

  1. Joko- eta apustu-lokalak jendearentzat ireki ahal izateko, gehienez ere ehuneko berrogeita hamarreko edukierarekin egin ahal izango da. Joko- eta apustu-jarduerak banaka egin beharko dira. Pertsonek eserita egon beharko dute. Gehienez lau laguneko taldeak izango dira. Jokalarien artean, 1,5 metroko distantzia gorde beharko da. Joko-posizio bateko parte-hartzaileen aldaketa bakoitzean bermatu beharko da erabilitako espazioaren garbitasuna eta ez dela objekturik trukatzen. Establezimendu hauek beranduenez 22:00etan itxi beharko dira, bezeroak ateratzea barne, eta ezingo dira 06:00ak baino lehen ireki jendearentzat”.

 

  1. Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduakbeharrezko babes-materialak dagozkien kokalekuetan eskuragarri daudela, erabilitako eremuak aireztatu, garbitu eta desinfektatzen direla, hondakinak ezabatzen direla eta ekipoak eta instalazioak behar bezala mantentzen direla bermatuko dute”.

 

  1. Euskaltegi, akademia, autoeskola, eskola eta arautu gabeko prestakuntza-zentroetan, publikoetan zein pribatuetan, egiten den jarduera presentziala izan ahalko da, gehienez ere 25 pertsonarekin. Beharrezko neurriak ezarri beharko dira instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzeko. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan”.

 

Dekretu honetan aipatutako neurrien jarraipena eta etengabeko ebaluazioa egingo da, egoera epidemiologikoaren bilakaerara egokitzen direla bermatzeko. Horretarako, 20 eguneko epean, neurriak luzatu, aldatu edo ondoriorik gabe utzi ahal izango dira, hargatik eragotzi gabe data hori baino lehen egoki edo beharrezko iritzitako berregokitze oro egitea”.

 

Besarkada bat.

Idiomas
Scroll al inicio