Bazkide agurgarria:
Maiatzaren 9tik aurrera Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren zirriborroaren aurreikuspenak mugatzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren (EAEAN) autoa ezagutu da. Honekin batera doakizue.
Ondorioz, 9an alarma-egoera amaitzen da eta Eusko Jaurlaritzaren dekretu bat aurreikusten da, igande gauerditik aurrera indarrean jarriko diren murrizketekin, alarma-egoera amaitzen denean.
Argitaratzen denean bidaliko dizuegu Dekretua, eta uste dugu establezimenduen edukiera eta ordutegiak murriztuko dituela, nahitaezko maskarak erabiltzeaz gain. Informazio gehiago espero dugu gaurko 18:30etik aurrera, LABIren bileraren ostean.
Bitartean, eta erantsi dizuegun autotik eratorrita, aurreratu dezakegu EAEANk ez duela uzten itxitura perimetrala mantentzen (autonomikoa eta udalekoa), ezta Euskadin etxeratze-agindua ere. Autoak ez du debekatzen pertsona-taldeak mugatzea.
Besarkada bat.