49/21 Zirkularra 2021eko apirilaren 14a

Bazkide agurgarria:

 

Lanbidek atzo argitaratu zuen “EAE-KO LANTOKIETAN 30 URTETIK GORAKO LUZAROKO LANGABEAK KONTRATATZEKO LAGUNTZEN 2021. URTERAKO DEIALDIA” (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/04/2102106a.shtml).

 

Laguntzak taula honen arabera aldatzen dira, dagokion lanaldiaren zati proportzionala aplikatuz (7. Art.):

 

Zenbatekoak% 20raino igo ahal izango dira adinaren eta generoaren arabera.

 

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak dira (3. Art.): “egindako kontratu mugagabeak, 12 hilabeteko edo hortik gorako iraupeneko aldi baterako kontratuak, eta 6 hilabeteko edo hortik gorako iraupeneko aldi baterako kontratuak, baldin eta haien xedea bada Euskal Autonomia Erkidegoan dauden lantokietan lanpostuak betetzea.

 

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak aplikatuko zaizkie 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera sinatu edo hasi diren lan-kontratuei, baldin eta bertan ezarritako betekizun eta baldintzak betetzen badituzte.

 

Diruz lagundutako gehieneko aldiak honako hauek izango dira: 6 hilabete, kontratua 6 hilabetekoa edo hortik gorakoa baina urtebetetik beherakoa bada; eta 12 hilabete, kontratua urtebetekoa edo hortik gorakoa bada, mugagabea edo aldi baterakoa izan, eta kontratuaren guztizko iraupena dena delakoa izanda ere. Diruz lagundutako aldia 2022ko urriaren 31n amaituko da edozein kasutan”.

(…)

 

Hauek dira baldintzak:

 

“a) Kontratuko lanpostuek kontratatutako pertsonen ikasketa-mailetarako egokiak izan beharko dute.

 

  1. b) Kontratuak idatziz formalizatu beharko dira, eredu ofiziala erabilita, eta berariaz jaso beharko dituzte honako hauek: langilearen prestakuntza edo kualifikazio profesionala; kontratuaren hasiera-data eta, hala badagokio, amaiera-data; kontratuaren iraupena; lanaldia; eta bete beharreko lanpostua.

 

  1. c) Kontratuak lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izango dira; azken kasu horretan, inoiz ez dira izango ezarritako lanaldiaren % 70etik beherakoak.

 

  1. d) Ordainsariei dagokienez, urteko soldata gordina adierazi beharko da urtebeteko edo hortik gorako iraupeneko kontratuetan, edo hileko ordainsaria, sei hilabeteko edo hortik gorako baina urtebetetik beherako iraupeneko kontratuetan.

Dirulaguntza jaso ahal izateko, urteko ordainsari gordina ez da, ezein kasutan, taula honetan azaltzen diren zenbatekoak baino txikiagoa izango:

 

3.– Halaber, diruz lagundutako kontratazioek enplegu-sorrera eragin beharko dute, diruz lagunduko den kontratuaren xede den langilea lanean hasi aurreko 6 hilabeteetan enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen lantokietako batez besteko langile-kopuruarekin alderatuta. Kontratazioaren egunean, kontratu berri horren ondorioz, enpresako langileen batez bestekoak gora egin beharko du.

 

Baldintza hori betetzeari dagokionez, ez dira kontuan hartuko kontratuak arrazoi hauengatik amaitutako kontratuak: bidezko diziplinazko kaleratzea, dimisioa, desgaitasuna, adinagatik erretiroa hartzea, lan-denbora borondatez murriztea, eta langileen ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia.

 

4.– Ez dira diruz lagunduko:

 

  1. a) Enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duen inoren ezkontideari, ondorengoei eta gainerako senideei (odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailaraino) egindako kontratuak, (…).

 

  1. c) Etxeko zerbitzuko araubidean egindako kontratuak.

 

  1. d) Enpresa berarekin lan-harreman mugagabea amaitu duten pertsonen kontratazioa.

 

  1. e) Enpresa kontratatzailearekin aurretik iraupen mugatuko edo aldi baterako lan-harremana izan duten pertsonen kontratazioa, lan-harreman hori dirulaguntza eskatzen den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan izan bada”.

 

Kontratatutako pertsonaren betekizunak (5. Art.) “30 urte edo gehiago” dituztenak:

 

a) Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.

  1. b) Langabeak izan eta izena emanda egotea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa, bai kontratuaren hasiera-datan, bai aurreko 540 egunetan 360 egunez gutxienez.
  2. c) Eskainitako lanpostua betetzeko profil profesional egokia edukitzea”.

 

Kontratatuko diren pertsonak honako prozedura hauetako baten bidez hautatuko dira (7. Art.):

 

  1. Lanbide bidez; edo
  2. Enpresak zuzenean hautatzea, Lanbideri enplegu-eskaintza kudeatzeko eskabiderik egin gabe.

Kasu horretan, 8. artikuluan xedatutakoa betetzeko, kontratatuko den pertsonak, kontratazioaren aurretik, luzaroko langabezia-egoeran dagoela egiaztatzen duen txostena eskatu beharko dio Lanbideri, eta txosten hori enpresa kontratatzaileari eman beharko dio, dirulaguntzarako eskabidearekin eta eskatzen den gainerako dokumentazioarekin batera aurkez dezan”.

 

Luzaroko langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko dirulaguntzaren eskabideak elektronikoki aurkeztuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, https://www.euskadi.eus/servicios/1092803  helbidearen bidez.

 

Epea gaur hasi eta 2021eko urriaren 29an amaituko da.

 

Besarkada bat.

Scroll to Top