Bazkide agurgarria:
Atzoko BAOk martxoaren 23ko 4/2021 FORU DEKRETU arauemailea argitaratu zuen, COVID-19rekin lotutako aparteko neurri gehigarriei eta jarduera ekonomikoari berrekiteko laguntzari buruzkoa (https://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2021/03/25/I-224_eus.pdf?hash=cd75679dd488c1db65a04d081a58a523).
Hauek dira zerga-neurri nagusiak:
- Jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadunek ez dute 2021eko lehen eta bigarren hiruhilekoei dagozkien ordainketa zatikatuak autolikidatu eta Bizkaiko Foru Ogasunean sartu beharrik izango (1. artikuloa).
- COVID-19ren ondorioz bereziki kaltetutako jarduera ekonomikoak garatzen dituzten lokalen errentamenduei laguntzeko neurriak ezarri dira (3. artikulutik 7.era). Honela laburbiltzen dira:
- Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunentzat zerga-oinarria zehazteko gastu kengarritzat hartuko da errentamendu-errentan izandako beherapenaren zenbatekoa (3. artikuloa).
- 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldian egindako gastu eta inbertsioen 100eko 15aren pareko kuotaren kenkaria aplikatu ahal izango dute, COVID-19aren pandemiaren hedapenari aurre egiteko osasun-agintariek hartu dituzten neurrien ondoriozko baldintzak egokitu eta jarduera ekonomikoa berrabiarazi edo berreskuratu ahal izateko (4. artikuloa).
Kenkaria eragiketa egiaztagarriak eten eta/edo murriztu dituzten jarduerei aplikatzen zaie (ikus 4.2).
Besarkada bat.