41/21 Zirkularra 2021eko martxoaren 22a

41/21 Zirkularra 2021eko martxoaren 22a

Bazkide agurgarria:

Gaurko EHAAn arau hau argitaratzen da: 108/2021 DEKRETUA, martxoaren 16koa, zeinaren bidez jarraipena ematen baitzaie joko-sektorean COVID-19aren inpaktuari aurre egiteko ezarrita dauden neurriei (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/03/2101637e.shtml).

Dekretuak 2021eko urtarrilaren 1era arteko atzeraeragina du.

Dekretuak honako hau ezartzen du: “2020ko abenduaren 31n etenda dauden joko-makinen ustiapen-baimenek etenda jarraituko dute 2021eko ekainaren 30era arte. (…) eta elkarren segidako luzapenak onartu ahal izango ditu, 2021eko abenduaren 31ra arte”.

Dekretu hau indarrean dagoen bitartean, ustiapen-baimenaren titularrak etendura kentzeko eskatu ahal izango du, baldin eta ustiapena eragozten duten baldintzak desagertzen badira. Baldintza horiek berriro gertatzen badira, etendura berriro eskatu ahal izango du”.

Ustiapen-baimenaren titularra eta baimen horren babesean makina ustiatzen den lokalaren titularra ez badira pertsona bera, kokatze-buletinaren sinatzaileetako edozeinek eskatu ahal izango du etendura kentzea”.

Besarkada bat.

Idiomas
Scroll al inicio
BizkaiDendak
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.