39/21 Zirkularra 2021eko martxoaren 15a

39/21 Zirkularra 2021eko martxoaren 15a

Bazkide agurgarria:

 

  1. Joan den larunbatean, 38/21 Zirkularrean aurreratu genituen Ministroen Kontseiluan onartutako birfinantzaketa-neurriak, ICOk abalatutako maileguei aplikatzekoak.

 

ELKARGIrekin hitz egin ondoren, egiaztatu dugu Covid19k emandako maileguei ere aplikatuko zaizkiela, baina oraindik zehaztu gabe daude prozedura eta baldintzak.

 

  1. Gaur argitaratu da 106/2021 DEKRETUA, martxoaren 9koa, zeinaren bidez enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2021eko programa garatzen baita, COVID-19aren eragin ekonomikoari aurre egiteko (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/03/2101518e.shtml).

 

Dekretu honen xedea da enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantzaketa-lerroa eratzea, hura eskuratzeko baldintzak eta prozedura arautuz. Lerro horren helburua izango da banku-finantzaketa lortzeko aukera ematea, aipatutako eragile ekonomikoek egitura-gastuetarako dituzten 6 hilabeteko likidezia- eta finantzaketa-beharrei erantzuteko.

 

Dekretuaren beste helburu bat da aukera ematea martxoaren 31ko 50/2020 Dekretuaren babesean maileguak formalizatuta eta indarrean dituzten enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta profesional autonomoei eragiketa formalizatuak berritzeko, dekretu honetan eskainitako finantza-baldintzetara egokitu daitezen. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko dute, aldez aurretik eta berariaz, enpresa edo pertsona interesdunek”.

 

Finantzaketa ELKARGIren abalaren araberakoa izango da, honako hauekin:

 

  • Formalizazio-komisioa eta azterketa-komisioa: formalizatutako abalaren % 0,25, eta behin bakarrik, eragiketa formalizatzen den unean.
  • Abal-komisioa: % 0,75 urtean; horren erdia lagunduko da diruz.
  • Gehieneko interes-tasak: sei hilabeterako Euriborra gehi diruz lagunduko den diferentzial bat.

 

Maileguek printzipala amortizatzeko aukerako bi urteko gabealdia jaso ahal izango dute. Deialdiarekin konprometitutako erakundeak hauek izango dira: Kutxabank, S.A.; Banco Sabadell, S.A.; Bankinter, S.A.; Banco Santander, S.A.; Bankoa, S.A.; Bbva, S.A., Caixabank, S.A.; Abanca, S.A.; Arquia Bank, S.A.; Fiare Banca Ética; Bankia, S.A.; Caja Laboral Popular, S.C.C. y Caja Rural de Navarra, S.C.C. Bihartik aurrera eskatu ahal izango dira.

 

Hauek izango dira maileguen zenbatekoak:

 

  • 000 eurotik 1.000.000 eurora bitartean, enpresa txiki eta ertainentzat.
  • 000 eurotik 100.000 eurora bitartean, banakako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat.

 

“Tarte horren barruan, 5.000 eurotik 25.000 eurora bitarteko maileguetarako berariazko lerro bat gaitzen da, COVID-19aren pandemiak gehien kolpatu dituen sektoreetako enpresa txiki eta ertainentzat eta enpresaburu autonomoentzat; izan ere, horietako batzuek aldi baterako itxi behar izan dituzte beren negozioak, eta beste batzuek, berriz, nabarmen ikusi dituzte murriztuta beren salmenta-zifrak edo diru-sarrera errepikariak”.

 

  1. artikuluan dago aurkeztu beharreko dokumentazioa, eta deialditik bertatik lortutako eredu batzuei lotzen zaie (16. or. eta hurrengoak).

 

Halaber, gogorarazi nahi dizuegu zuzeneko laguntzarako kabinete bat duzuela 944050019 eta 688767758 zenbakietan.

 

Besarkada bat.

Idiomas
Scroll al inicio