30/21 Zirkularra 2021eko otsailaren 22a

30/21 Zirkularra 2021eko otsailaren 22a

Bazkide agurgarria:

Gaurko EHAAn publikatu da AGINDUA, 2021eko otsailaren 10ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez 2021eko deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak emateko (Itsaspen programa), otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren II. eta III. kapituluen babesean (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/02/2100993e.shtml).

Agindu honek arrantzarekin lotutako sektoreentzat eta/edo itsasertzeko elkarteentzat interesgarriak izan daitezkeen laguntzak jasotzen ditu, «ITSASERTZEKO ONDAREA KONTSERBATZEKO ETA HOBETZEKO LAGUNTZAK”, 40.000,00 €-raino, hala nola:

«a) Ondare historiko-kulturala eta itsasoko-arrantzakoa zaharberritzeko eta balioesteko proiektuak.

  1. b) Itsasertzeko kulturaren ondarea osatzen duten elementu etnografikoak berreskuratzeko proiektuak.
  2. c) natura-ondarea zaharberritzeko eta haren balioa nabarmentzeko proiektuak, bai eta natura-balio handiko inguruak garatzea ere.
  3. d) Aurreko guztiaz sentsibilizatzeko ekintzak. «

Besarkada bat.

Idiomas
Scroll al inicio
BizkaiDendak
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.