27/21 Zirkularra 2021ko otsailaren 13a

27/21 Zirkularra 2021ko otsailaren 13a

Bazkide agurgarria:

LABIren bileraren ondoren hitzartutako neurri berriak argitaratu dira. Ikusi dezakezue 7/2021 DEKRETUA, otsailaren 12koa, lehendakariarena, zeinaren bidez laugarren aldiz aldatzen baita honako dekretu hau: 44/2020 Dekretua, abenduaren 10ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/Azkena.shtml).

Aldatu egiten da abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuaren 2. artikuluaren 4. paragrafoa:

«2. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean pertsonak sartzeko eta ateratzeko mugak.

4.– Mugatu egiten da bizilekua duten udalerriko barruti bakoitzeko pertsonen sarrera eta irteera, artikulu honetan jasotako salbuespen orokorrekin edo partikularrekin. Nolanahi ere, mugakide diren eta ohiko joan-etorriak dituzten udalerrien arteko mugikortasuna baimentzen da, lurralde historikoa edozein dela ere, gizarte-, ekonomia– eta kirol-jarduerak edo aire zabaleko jarduera fisikoa egiteko. (…)»

Aldaketa horrek ezabatu egiten du sarrera eta irteera mugatzen zuen aurrekoa (5/2021 Dekretuari buruzko 14/21 Zirkularrean jakinarazi zen). Ondorioz, testu berria udalerri guztiei aplikatu behar zaie, intzidentzia-tasa edozein dela ere.

Dekretu honek 2021eko otsailaren 15eko 00:00etatik aurrera izango ditu ondorioa.

Besarkada bat.

Idiomas
Scroll al inicio