Bazkide agurgarria:
Joan den urtarrilaren 10eko EHAAn honako araudi hau argitaratu zen: AGINDUA, 2021eko abenduaren 20koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio erregistro-betebeharrak eta Ertzaintza informatzeko betebeharrak betetzeko moduari, osagaien artean metal preziatuak dituzten bitxi eta objektuen salerosketari eta birziklatzeari dagokienez (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2022/01/2200089e.shtml).
“Agindu honen bidez, publikotasuna ematen zaio dokumentu-erregistroko –erregistro-liburuak– eta Ertzaintzari informazioa emateko obligazioak betetzeko erari, osagaien artean metal preziatuak (harribitxiekin edo gabe) dituzten bitxi eta objektuen salerosketari eta birziklatzeari dagokienez”. Beraz, harribitxiak dituzten edo harribitxirik ez duten metal preziatuak dituzten bitxiak eta objektuak saltzen dituztenei aplika dakieke.
“Jarduera horiek egiten diren establezimenduen titularrek Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan erregistratu eta alta eman beharko dituzte (https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa/) agindu honen eranskinean zehaztutako identifikazio-datuak”.
“Era berean, eragiketa bakoitza erregistratzeko obligazioa dute, eta informazio hori gorde eta Ertzaintzaren esku izatekoa ere bai; alegia, eskatzen zaienean erakutsi egin beharko dute. Informazio hori hamar urtez gorde beharko da”. “Jasotako datuak nortasun-agiri ofizial onartuetan azaltzen direnekin bat datozela egiaztatzeaz arduratu beharko dira betebehar horren mende daudenak”.
“Betebeharpekoek Ertzaintzari jakinaraziko diote eranskinean aipatzen diren datuei buruzko informazioa, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren bidez, bitxia edo objektua eskuratu edo jaso eta 24 orduko epean”.
“Metal preziatuak dituzten bitxiak eta objektuak salerosten eta birziklatzen dituzten establezimenduek eta salerosketa-etxeek eskuratutako edo jasotako objektuak gorde behar dituzte dagokien lokalean, arlo horretan ikuskaritza-eskumenak dituzten Ertzaintzako kideen eskura, hamabost eguneko epean, kasuan kasuko eragiketaren jakinarazpen-datatik zenbatzen hasita, salbu eta dagokion polizia-bulegoak berariaz baimentzen badu piezak erabiltzea, egiaztatu eta ziurtatu delako haien legezko jatorria; horretarako, interesdunak aurretiazko eskaera egin beharko du”.
Agindua 2022ko otsailaren 10ean jarriko da indarrean. “Agindu honetan aipatzen diren establezimenduek hiru hilabete izango dituzte aginduan aurreikusitakoetara egokitzeko, indarrean sartzen denetik hasita”. “Epe horretan, agindu honetan aipatutako jakinarazpenak bide telematikoen bidez gauzatu ezin dituzten establezimenduek zuzenean aurkeztuko dute informazioa ertzain-etxean; establezimendua zein lurralde-eremutan dagoen, hari dagokion ertzain-etxean”.
Zuen kontsultetarako, 944050019 eta 688767758 zenbakietara bidal dezakezue.
Besarkada bat.