Bazkide agurgarria:
- Honako udalerri hauek itxi behar dute ostalaritza Bizkaian: Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Santurtzi, Trapagaran, Ubarrundia, Arrieta, Bakio, Forua, Gamiz-Fika, Gizaburuaga, Zamudio eta Ziortza-Bolibar.
Ikus ebazpena: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/covid_municipios_hosteleria/es_def/adjuntos/Resolucion-municipios-25-enero-2021.pdf
Udalerri sartu berrientzako ondorioak bihar hasiko dira.
- Perimetroko itxierei dagokienez, (https://bideoak2.euskadi.eus/descargas/Covid19_faq_es.pdf ; ref. 11), argitu nahi dugu posible dela udalerritik ateratzea «funtsezko erosketak eta zerbitzuak egiteko, baldin eta udal-konfinamenduak ukitutako udalerriak halakorik ez badu«.
Horretarako, bezeroaren erantzukizunpeko adierazpen batera jotzen du, eta horren eredu bat bidaltzen dugu eranskinean, establezimenduek zabal dezaten.
Besarkada bat.