142/21 Zirkularra 2021eko abenduaren 24a Erreklamazioak

142/21 Zirkularra 2021eko abenduaren 24a Erreklamazioak

Bazkide agurgarria:

Ostalaritzan covid pasaportea eskatzearen aurka bezeroak aurkezten ari diren erreklamazioei dagokienez, gai hori merkataritzako sailburu eta sailburuordearekin aztertu zen abenduaren 16an. Harreman horretan ziurtatu ziguten erreklamazio horiek ez zutela ibilbiderik izango, establezimenduek nahitaezko arau bat betetzen baitute.

Konpromiso horrekin bat etorriz, adierazpen publiko bat egin da, eta honako hau jaso da hitzez hitz: “Kontsumobidek zigorrik gabe artxibatu ditu ostalaritza-establezimenduetan Covid ziurtagiria eskatu izanagatik erabiltzaileek egindako erreklamazioak” (https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/74198-kontsumobide-archiva-sin-sancion-las-reclamaciones-usuarios-por-exigencia-del-certificado-covid-establecimientos-hosteleria). Oharrak hau jasotzen du: “Establezimenduetan sartzeko 47/2021 Dekretuak eskatzen duen Covid ziurtagiria eskatu izanagatik egindako erreklamazio guztiak artxibatu egingo dira, ez baitira urratzen kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak

(…)

Covid ziurtagiria eskatzean, ostalaritzako lokalen eta jatetxeen arduradunak indarrean dagoen arau bat betetzen ari dira, eta ez dira, beraz, kontsumitzaileei eta erabiltzaileei buruzko legerik urratzen ari”.

Bestalde, establezimenduek kontuan izan behar dute nahitaezkoa dela establezimenduan erreklamazio-orriak izatea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 944050019 eta 688767758 zenbakietara jo dezakezue.

Jai zoriontsuak.

Idiomas
Scroll al inicio
BizkaiDendak
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.