139/21 Zirkularra 2021eko abenduaren 17a

Bazkide agurgarria:

Joan den astearteko BAOn argitaratu zen abenduaren 13ko 6/2021 FORU ARAUA, ekonomia suspertzeko neurriak, BATUZ sistema borondatez aplikatzea sustatzeko neurriak eta beste zerga-aldaketa batzuk onartzen dituena (https://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2021/12/14/I-975_eus.pdf).

Gogora dezagun BATUZ nahitaez erabiltzea 2024ko urtarrilaren 1era arte atzeratu zela, eta PFEZn edo Sozietateen %15era arteko konpentsazioa ezarri zela 2022an edo 2023an BATUZ ezartzen duten autonomo, mikroenpresa eta enpresa txiki eta ertainentzat. Konpentsazio hori arau honen II. tituluan zehazten da.

Hobari horiek erabili ahal izateko, Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 14ko 158/2021 Foru Dekretuan ezarritako prozedura erabili behar da. Horren bidez, 2022rako eta 2023rako Batuz sistemara borondatez atxikitzeko baldintzak zehazten dira, baita aplikatu beharreko konpentsazioa ere, eta zenbait aldaketa sartzen dira zenbait zerga-erregelamendutan (https://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2021/12/15/I-1017_eus.pdf).

Zehaztapen horretara heldu aurretik, arauak titulu bat du, SUSPERTZE EKONOMIKOA BULTZATZEKO NEURRIAK jasotzen dituena, hala nola:

 

  • (1 art.) Ondare-irabazien kenkaria PFEZn, akzioak erosteagatik zenbait kasutan, eta «mikroenpresa, enpresa txiki edo enpresa ertain sortu berrietan, berritzaileetan edo zilarrezko ekonomiari lotuta daudenetan inbertitzeagatik».
  • (2 art.) Kenkariak sozietateen gaineko zergan mikroenpresa, enpresa txiki edo ertain sortu berrietan, berritzaileetan edo zilarrezko ekonomiari lotuta daudenetan inbertitzeagatik edo lotutako lanbide-heziketagatik.

Arauak zerga-aldaketa ugari ditu III. tituluan. Hala ere, lehen xedapen gehigarria nabarmentzea komeni dela uste dugu, gure kasuan dagoen prestazio orokor bat aipatzen baitu:

 “2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietarako ondorioekin, jarduera uzteagatiko prestazio gisa jarduera ekonomikoak gauzatzen dituzten pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadunek jasotako zenbatekoak, COVID-19aren ondorioz onartutako araudian eta, hala badagokio, haren denbora-indarraldia luzatzea arautzen duten xedapenetan araututakoak, jarduera ekonomikoen etekintzat hartuko dira”.

Honekin batera doakizue joan den larunbate

erregistroa gordetzeko beharra gogoraraziz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 944050019 eta 688767758 zenbakietara jo dezakezue.

Besarkada bat.

Idiomas
Scroll al inicio