138/21 Zirkularra 2021eko abenduaren 15a

138/21 Zirkularra 2021eko abenduaren 15a

Bazkide agurgarria:

Gaurko EHAAn argitaratu da 47/2021 DEKRETUA, abenduaren 14koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez xedatzen baita establezimendu, ekitaldi, jarduera eta leku gehiagotara zabaltzea Osasuneko sailburuaren 2021eko azaroaren 17ko Aginduaren bidez ezarritako Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) eskatzeko derrigortasuna (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/12/2106203e.shtml). NANarekin batera erakutsiko den ziurtagiria.

 

Covid Digital Ziurtagiriaren eskakizuna eremu berri hauetara zabaltzen da gaurtik aurrera:

 

“1.– Kontzertu-aretoak eta erabilera anitzeko aretoak edo gaitutako beste espazio itxi batzuk, kontzertuak, musika-jaialdiak eta bestelako kultura- eta arte-ekitaldiak egiten direnean.

2.– Ostalaritza-establezimenduak eta jatetxeak, baita oturuntza-aretoak ere, dantza egiteko aukera ematen duten jarduerak egiten direnean, bertaratuen kopurua zeinahi dela ere.

3.– Kiroldegiak, gimnasioak eta jarduera fisikoa eta/edo kirola egiten den bestelako barne-espazioak, izan kirolarientzat, laguntzaileentzat nahiz publikoarentzat.

4.– Kirol-instalazio itxiak, hala nola, estadioak, frontoiak edo antzekoak, sarrera kontrolatzeko sistema batekin (tiketak, abonamenduak, gonbidapenak, eta antzekoak) eta 100 pertsona baino gehiago bertaratuta lehiaketak egiten direnean.

5.– Ospitaleak, zentro soziosanitarioak eta espetxeak: ospitaleratutako pazienteak edo egoiliarrak bisitatzen dituzten pertsonak”.

 

Aldez aurretik jakinarazitako aplikazio-baldintzei dagokienez (134.21 eta 137.21 zirkularrak), berariaz erantsita aipatutako ziurtagiria ez dela beharrezkoa izango lokal horietako langileei, lokal horietara sartzen direnean beren lana egiteko.

Establezimenduko sarreratik ikusteko moduko kartelen bidez, lokalean sartzeko baldintzen eta bertan aplikatu beharreko neurrien berri emango zaie bezeroei, eta, bereziki, maskara erabiltzea nahitaezkoa dela gogoraraziko zaie”. Beraz, kartel bat eransten dizuegu.

Azkenik, ostalaritzan eta jatetxeetan, gogorarazi nahi dugu indarrean dagoen araudiak Osasun Sailaren protokoloetara igortzen jarraitzen duela, emandako araudiarekin kontraesanean ez dagoen guztian. Esteka bat eransten dugu ostalaritzarako indarrean dagoen protokoloarekin (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/coronavirus_protocolos/es_def/adjuntos/Protocolo-actuacion-frente-al-coronavirus-para-la-Hosteleria.pdf), barruan bazkariak edo afariak ematen dituzten establezimendu guztietan mahaikideen erregistroa gordetzeko beharra gogoraraziz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 944050019 eta 688767758 zenbakietara jo dezakezue.

Besarkada bat.

Idiomas
Scroll al inicio