134/21 Zirkularra 2021eko abenduaren 4a

Bazkide agurgarria:

Ohar honekin jarraipena ematen diogu bart gaueko ostalaritzako Zirkularrari. Dagoeneko argitaratu da 2021eko azaroaren 17ko AGINDUA, Osasuneko sailburuarena, Europar Batasunaneko Covid Ziurtagiri Digitalaren (QR) derrigortasuna ezartzen duena (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/12/2106123e.shtml). Bart bidalitako informazio guztia berretsi egin da, eta honako hau gehitzen dugu:

 

  • Aurreko puntuan adierazitako establezimenduetara sartzeko eta bertan egon ahal izateko beharrezkoa izango da”. Beraz, barnealdean exijentzia egiteko aukera dago.
  • Betekizun hori ez da beharrezkoa izango 12 urtetik beherakoentzat, adinagatik sartu daitezkeen establezimenduetarako”.
  • Atal honetan adierazten den informazioa, bereziki, egiaztatzeko unean bakarrik eskatu ahal izango da. Ezin izango da bertan daudenen osasunari dagozkien datuekin fitxategirik gorde edo sortu”.
  • Ondo ikus daitezkeen kartelen bitartez jakinaraziko zaie bezeroei, establezimendurako sarreratik bertatik, lokalera sartzeko betebeharrak eta neurri aplikagarriak zein diren. Halaber, bezeroei gogoraraziko zaie maskararen erabilera nahitaezkoa dela eta jateko edo edateko unean bakarrik ken daitekeela”. Eusko Jaurlaritzak horretarako egindako informazio-kartela bidaltzen dizuegu, bat zehazten dugun bitartean.

Besarkada bat.

Scroll to Top